USE azterketak garagarrilaren 6, 7 eta 8an (ohiko deialdia) egingo dira
2020-06-12 11:07 Pil-pileanGaragarrilaren 20, 21 eta 22an (ezohiko deialdia).
USE azterketak egingo dira UPV/EHUren instalazinoetan, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eta BECen. Probea berrantolatu eta leku gehiagotan egingo da, hiru lurraldeetan, segurtasunagaitik.
USE, Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren azterketen egitura be aldatu egin da. UPV/EHU eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila alkarlan estuan ibili dira azken hileotan azterketak berrantolatzeko lanetan, aintzat hartuta COVID19 pandemia dala eta hartu behar izan diran prebentzino eta segurtasun neurri zorrotzak, besteak beste, mobikortasunari eta personen arteko distantziari jagokezanak.
Ezohiko egoera hau dala eta, UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzeak gehitu egin dabe azterketak egiteko lekuen kopurua, ahalik eta osasun baldintza onenetan egin daitezan: UPV/EHUren hiru campusetako ohiko azterketa lekuei, gehitu egin jakez BEC erakustazokea, Bizkaian eta zenbait ikastetxe, berbarako, Eibarko Armeria Eskolea eta BHI, Gipuzkoan eta BHI Ekialdea, Arabako campus inguruan.
Probearen ordutegi barriak ez ezik, probearen garapenerako protokolo bat atontzen dabiz higiene, osasun eta antolakuntza neurriak jasoteko eta ikastetxeei helarazoko jake. Osasun neurrien artean, nabarmentzekoa da ikasle bakotxak bere maskarea eta azterketea egiteko materiala eroan beharko dituala (bolalumea, erregelak, kalkulagailua...), eta denpora guztian eutsi beharko deutse ezarritako gitxieneko segurtasun distantzia. Persona guztiek eskuak garbituko ditue ikasgelara sartu aurretik, uragaz eta jaboiagaz edo sarreran ipiniko diran ontzietako gel hidroalkoholikoaz. Betibe jagokon epaimahaiaren presidente edota idazkariak emondako jarraibideei kasu egin beharko jake.
USE azterketak berregituratzea
COVID19 pandemiak sortu dauen ezohiko egoerea dala eta, UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak azterketak berregituratzea erabagi dabe; helburuak bi dira: alde batetik, probea malgutzea; bestetik, ikasleen aukera bardintasuna bermatzea. Berregituraketea da azterketa bakotxaren hautazkotasuna handitzean, modu ordenatuan eta galdera bakotxaren puntuazinoaren arabera, azterketa bakotxaren A eta B aukeretako galderak erantzutea. Jakina, horrek esan nahi dau egokitzapenak egin behar dirala gai bakotxaren zehaztapenean, azken horren izakerearen arabera.
Araceli Garin Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearen eretxiz, egundoko ahalegina egin dogu 2020ko Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoa antolatzeko, alor akademikoan eta batez be antolakuntza arloan. Printzipio eztabaidaezin bi bateratu behar genduzan: alde batetik, azterketa garrantzitsua izanik, pandemiak ez eban traba izan behar egutegi akademikoaren garapen normalerako; bestetik, bermatu egin behar zan proban parte hartuko daben persona guztien segurtasuna. Ahal dan guztia egin dogu azterketearen objektibotasuna bermatzeko. Malgutu egin da edukia eta lehentasun nagusitzat hartu da osasun alertak eskatzen dauen segurtasuna. Uste dogu helburuok bete ditugula eta kontuan izanik bizi dogun erabateko salbuespen egoerea, ahalik eta baldintzarik onenetan egingo dirala USE 2020 azterketak.'
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!