Gorbeia Suzien 2020 aurrera doa

Bizkaie! 2020-06-12 08:24   Kirola

2020an ez da Skyrunningeko nazinoarteko zirkuiturik egingo. 

Covid19ak sortutako osasun krisia dala eta, aste honetan bertan, Skyrunner World Series-ek iragarri dau 2020an ez dala Skyrunningeko nazinoarteko zirkuiturik egingo.

Albert Jorquera SkyMan SA-ko (serie horreek kudeatzen dituan taldea) ordezkariak adierazo dauenez, gaur egungo egoerearen erruz, hau da, nazinoarteko bidaiak bertan behera ixteak eta mugatzeak, zaldu egiten dau nazinoarteko zirkuitu bat egitea eta, beraz, leitekeana da lasterketa batzuk oraindino egin ahal izatea, baina denporaldi oso bat aste gitxi batzutan batzea ez litzateke errespetuzkoa izango, ez atletentzat, ezta antolatzaileentzat be.

Gorbeia Suzien-ek errespetetan eta ulertzen dau SkyMan kudeaketa taldeak hartu dauen erabagia;  antolatzaileok beharrean jarraituko dogu, datorren irailaren 27an Gorbeia Suzien egin ahal izateko itxaropenagaz, betibe osasun-egoerak horretarako aukera emoten badau eta atletentzat, boluntarioentzat, babesleentzat, publikoarentzat eta antolatzaileentzat ezelako arriskurik ez badago. Horretarako, osasun-agintarien gomendioak kontuan hartu eta beharrezko protokoloak aplikauko ditugu.

Gorbeia Suzieneko lan taldeak betiko ilusinoari eusten deutso aurten lasterketea aurrera eroateko eta Gorbeiako Parke Naturalean munduko korrikalaririk onenez gozetako.

Egungo osasun-egoerak eragiten dituan aldaketa ugariak kontuan hartuta, Gorbeia Suzien 2020ri buruz izan daitekezan nobedade guztien barri emoten jarraituko dogu www.gorbeiasuzien.eus webgunean eta sare sozialetan (Facebook, Instagram, Twitter).

Dana ondo badoa, eta holan espero dogu, irailaren 27an Zeanurin ikusiko gara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu