2020/06/12 18:00

Bilbon. | Bestelakoak

'Publikoa, funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza'

18:00

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak (sindikatu eta eragile ugari batzen dituana) bagilaren 19ko mobilizazino anitzak deitu ditu, “Publikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza!” lelopean. Mobilizazinoak lau uriburuetan (Bilbo, Iruña, Donostia eta Gasteiz) goizean eta arratsaldean izango dira eta beste herri askotan be arratsaldean antolatuko dira.

Eta bagilaren 19ko mobilizazinoen aurretik, Araban Eskubide Sozialen aldeko Gutunean parte hartzen daben sindikatuek eta erakunde sozialek bizikleta-martxa bat egingo dabe bihar, bagilak 12, barikua, COVID-19ren pandemian izandako hainbat egoera salatzeko.

Bizikleta martxea 18:00etan hasiko da Gasteizko Plaza Barrian eta 19:00etan amaituko da Probintzia Plazan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu