Badator Jose Antonio Loidi bekea
2020-06-11 10:24 KultureaIkerketa zientifikoa zabaldu nahi dogu euskeraz, Jose Antonio Loidik hainbeste maite eta sustatu eban hizkuntzaz.
Beka hau omenaldia da adopzinoz eta bihotzez bidasotarra zan Jose Antonio Loidi ospetsuarentzat eta haren ereduari eutsiz, ikerketea suspertu eta bultzatu nahi da hainbat esparrutan, izan be, harek bizitzan zehar hain era oparoan landutakoa sustatzea dau helburu beka honek. Era berean, ikerketa zientifikoa zabaldu nahi dogu euskeraz, Jose Antonio Loidik hainbeste maite eta sustatu eban hizkuntzaz. Proiektua, azterlana eta memoria euskeraz egingo dira, bekearen iraupena 12 hilabetekoa da eta zenbatekoa 9.000 eurokoa (gordinak).
Ezaugarriak
Ikerketa esparruak: antropologia, filologia, toponimia, literaturea, osasun publikoa, hidrologia eta botanikea.
Proiektua, azterlana eta memoria euskeraz egingo dira.
Baldintzak
• Norbanakoek edo taldeek eskatu leikie bekea.
• Unibersidadean graduatuak edo lizentziatuak eta Euskerea C1 mailea (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua) edo baliokidea.
• Ikerketa-lanak originala eta argitaratu bakoa izan behar dau.
• Aurkezteko epea: deialdia GAO-n argitaratzen dan biharamunetik 2020ko urriaren 2ra.
• Oinarriak, informazinoa eta eskaera-orri eredua: www.irun.org/euskara webgunean.
• Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!