Errioxarrak 'Zurekin batera'

Bizkaie! 2020-06-11 09:38   Musikea

En Tol Sarmiento geugaz dago.

Itxialdi egoeran inspirautako abesti kolektiboa da Zurekin batera. Abesti kolektiboa da ETS taldeak ekarri ditualako kantura jarraitzaile-laguntzaileen ekarpenak berbetan, bideoaren gidoian eta abesteko orduan.

ETS taldeak helburu nagusi bat agertu nahi dau: maitasuna xuxurla diotsela bakotxak bere ondoan dituan lagunei. Balada itxurea dauen maitasun kolektiborako deia, alkarrengana hurreratzeko asmo sendoagaz: Amodiozko baladea egin dogu besarkatzeko momentua heldu dalako, hurreratzeko, danok batera egoteko.

Bideoaren zuzendaria: Arriguri.

Produkzinoa: Badator


ETS

En Tol Sarmiento (E.T.S.) Iekoran (Arabar Errioxa) sortu zan 2005. urtean. 18 urte baino gitxiago zituen eta musikearen inguruan idea argirik ez. Taldearen hasierako egiturea hurrengoa zan: gitarrista bi, Iñigo Etxezarreta eta Ruben Campinun, eta baterian Floren Diaz. Dana dala, Kampik gitarra berehala albo batera itxi eta baxua hartu eban, taldeari zeozelako musikaltasun hobea emonez. Hirukotea, punk-rock abestiak bersionetan hasi zan, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes lako taldeen eraginpean. Hile batzuk aurrerago, taldea abesti propioak sortzen hasi zan.

Kontuak kontu, ETS-k 2019ko Herri Urratseko kantua egin eta Pello Reparaz produktoreagaz lanean hasi ziran.

2019ko abenduan, En Tol Sarmientok bere seigarren lana plazaratu eban, Aukera Berriak (Baga-Biga), hain zuzen be.

Spotify: https://www.instagram.com/entolsarmiento/

Instagram: https://www.instagram.com/entolsarmiento/

Facebook: https://www.facebook.com/entolsarmiento/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu