Barinatxe hondartzara sartzeko pasealekua zarratu egin dabe
2020-06-10 12:37 Pil-pileanSopelako Udalak hartu dau erabagia luizien arriskuagaitik.
Barinatxeko hondartzara doan pasealekuko hegal batean izandako luizi baten ondorioz, Sopelako Udalak, prebentzio-neurri legez, sarrerea zintaz eta hesiz moztu behar izan dau, oinezkoen segurtasuna zaintzeko.
Udaltzaingoak zarratu dau ingurua eta kalteak baloretako teknikari bat be badabil lekuan bertan beharrean. Neurri handiko harriak askatu diran arren, alanbre-sareak gelditu ditu goitik behera etozan harri, lur eta bestelako zaborrak eta ez da inor zauritu.
Zati bat jausi eta luizi gehiago izateko arriskua dagoala ikusita, Udala lanean hasi da datozen asteetan zelako sendotze lanak egin daitekezan eta preminea ikusi ezkero, esku-hartze sakonago bati ekiteko.
Datozen asteetan, Oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta hondartzara sartzeko bidea babesteko konpromisoa gogoan hartuta, datozen asteetan, udal-teknikariek gai horretan adituak diran geologoakaz lan egingo dabe, eremua ahalik eta lasterren egonkortzeko beharrezko neurriak hartzeko. Bien bitartean, Sopelako bizilagunei hareatzara eskaileretatik sartzeko eskatzen jake.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!