MU bosgarren postuan dago estaduko unibersidadeen artean

Bizkaie! 2020-06-10 08:34   Pil-pilean

U-Multirank mundo mailako unibersidade ranking zehatz eta zabalena da.

U-Multirank nazinoarteko unibersidade-zerrendan aztertutako bost dimensinotako 10 parametrotan bikaintzat jo baita Mondragon Unibersidadea. Ranking horrek, ikerketa, irakaskuntza, ezagutzearen transferentzia, nazinoartekotzea eta inguruagazko loturea aztertzen ditu.

Rankinak MU Espainiako unibersidadeen top 5ean kokatzen dau, ezagutzearen transferentzian dauen zeregina nabarmenduz. Ezagutzearen transferentziaren arloan, Mondragon Unibersidadeak hirugarren postua lortu dau estadu mailan eta bikaintzat joten da atal honeetan: industria-bazkideakaz egindako argitalpenen egilekidetzan, iturri pribatuetatik diru sarrereak ikerketarako, sortutako spin-offetan eta profesionalentzako prestakuntzatik lortutako diru-sarreretan.

Eskualde-garapenaren arloan, konpromisoaren eta ekarpenaren dimensinoan, Mondragon Unibersidadearen kasuan, bikainak dira eskualde-mailako finantziazino iturrietatik datozen diru-sarreren bolumena, eskualdeko industria-enpresakaz batera egindako argitalpenak eta eskualdean lan egiten daben graduko ikasleen ratioak.

Unibersidadeak bikain kalifikazioa lortu dauen beste arlo bat, ikerketea da, hain zuzen be, ikerketarako kanpo finantziazinoa lortzeko dauen ahalmenean. Erakuspen eta ikaskuntzeari jagokonez, Unibersidadeak oso kalifikazino ona dau ia atal guztietan, eta masterretako graduazino-tasearen ratioa eta graduko egokitasun-tasa azpimarratzen dira.

Azkenik, nazinoarteko orientazinoaren dimensinoan, ikasleen mobikortasuna bikaina dala adierazo dabe.


U-Multirank

U-Multirank, mundoko unibersidade ranking handiena eta zehatzena da eta seigarren online edizinoa argiratu barri dau (www.umulitrank.org). Nazinoarteko unibersidade-errendimendua alderatzeko tresna parebakoa da.

Edizino honek, goi-mailako 1800 erakunde ingururi buruzko informazioa dakar, urtez urte emoitzen lagina handituz. Ikerketan jasoten diran unibersidadeak 92 herrialde desbardinetakoak dira.

Rankin honek unibersidadeen hainbat emoitzari buruzko panorama osoa eskaintzen dau, bost dimensinotan: erakuspena eta ikaskuntzea, ikerketea, ezagutzearen transferentzia, nazinoarteko orientazinoa eta eskualdearekin binkulazioa.

U-Multirank-en ikuspegi multidimensionalak unibersidadearen errendimendua alderatzen dau, 1etik 5era doan kalifikazino sistema baten bitartez: 1 bikaina da eta 5 ahula. Ez dau munduko Top 100 sailkapen-taularik egiten, puntuazino konposatuetan oinarrituta. Unibersidaae baten indarguneak eta ahuleziak edo gehien interesetan jakezan alderdiak identifiketako aukerea emoten deutse erabiltzaileei.

U-Multirank-ek erakusten dau gatxa dala topetea unibersidade bat bikaina dana bere alderdi guztietan eta bikaintasun hori hainbat unibersidadetan banatuta dagoala. Azken batean, munduko unibersidade onenaren kontzeptua bilatzen dabizen araberakoa da; horrek aukerea emoten deutse bai ikasle eta bai enpresei, euren interesekoak diran gaietan, bikainak diran unibersidadeak nabarmentzeko, bai ikasteko, bai lankidetza proiektuetan sartzeko, bai graduatuak kontratau ahal izateko be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu