Ingurumenaren Munduko Eguna da gaur

Bizkaie! 2020-06-05 13:01   Pil-pilean

Bilboko Udalak uriko berdeguneak babestu eta sustatu gura ditu.

Ingurumenaren Munduko Egunean, Naturearen ordua goiburupean, biodibersidadea da ardatza. Mobikortasun eta Jasangarritasun Sailak urteak daroaz lanean biodibersidadea defendiduten eta babesten bizi kalidadea hobetzeko.

Bilboko Udalaren jarrerea sendoa da berdeguneak uri ingurunean sartzearen alde alde. Jarrera horren funtsa da urian eremu berdeak babestu eta sustatzea, onura ugari dakarzalako horrek, besteak beste, beroaldiei aurre egiteko baliabideak hobetzea, kutsadurea murriztea CO2 isurketak xurgatuz, zaratak isolatzea edo aisialdia eskaintzea herritarrei.

Mugikortasun eta Jasangarritasun Saila aspalditik dabil beharrean gune eta korridore berde barriak diseinetan, uriko hirigintzan jazoko diran aldaketak eta hobekuntzak erabiliz, habitat egokiak eskaintzen eta uri inguru natural atseginagoak sortzearren.

Igaroko urteotan, Udalak beti jagon dau biodibersidadea, uri-ortuen hiru gune bat sortuz, nekazaritza ekologikoa sustatzeko, edota Artxondoko harrobia berreskuratzeko proiektua jorratuz, han biodibersidadea sustatzearren eta espezie barriak erakartearren, belatza, Europa parkean urmaelaren inguruko gunea naturalizetako proiektua (Unescok saritua) edo urmael iraunkorrak eginarazotea ornobako txikien espezieak erakarteko.

Aldi berean, Bilboko Udalaren Mobikortasun eta Jasangarritasun Sailak Ingurumenaren Erakundetan parte hartzen dau eta Eskolako Agenda 21 lako kultur erakunde eta alkarteakaz lan egiten dau, Ingurugeleagaz (Eusko Jaurlaritzea) alkarlanearen bidez, Bilboko 50 ikastetxe baino gehiago laguntzen ditu.

Jardun horreek guztiak Bilbo lantzen dagoan Ingurumen Estrategia 2050 dalakoaren barruan dagoz jasota.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu