2020/06/18 .

Online

48. UEUren Udako Ikastaroak. Koldo Garciaren berbaldia.

.

ZientziaK eta Euskerea jardunaldi birtualak emongo deutso hasierea aurtengo Udako Ikastaroen edizinoari. Koldo Garcia ikertzaile eta UEUko zuzendaritzako kideak egoerea zertan dan aztertzeko oinarriak jarriko ditu online berbaldi baten bidez. Hortik abiatuta, taldeko hausnarketa bat egiteko epea zabalduko da, sarearen bidez egingo dana #ZientziakEuskara eta #ElkarEkin traolak erabilita. Ekarpen guztiak jasota, online mahai-ingurua egingo da garagarrilaren 17an, Zientziak eta Euskereari buruzko ikuspegi barritzailea emonez. Jardunaldi honen helburua unibersidade mailako gai garrantzitsu honi buruz hausnartu eta UEUk bere ekarpena egitea da. Horretarako, garagarrilaren 17an ondorio batzuk plazaratuko ditu jardunaldiko Batzorde Akademikoak (Koldo Garcia; Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta UEUko zuzendaritzako kidea eta Ainhoa Latatu, UEUko ikerketa arduraduna).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu