48. UEUren Udako Ikastaroak, #ElkarEkin aurrera

Bizkaie! 2020-06-04 12:57   Pil-pilean

Dagoeneko matrikulea zabalik dago www.ueu.eus helbidean.

Koronabirusak hankaz gora jarritako egoeran, UEUk Udako Ikastaroen eskaintzeagaz #ElkarEkin aurrera egiteko erronkea jarri deutso bere buruari. Datak moldatu eta bagiletik irailaren hasierara bitartean 17 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil eta Donostian. Guztiek 10 euroko prezio sinbolikoa izango dabe. Zientzia eta euskereari buruzko jardunaldi birtualak emongo deutsee hasiera ikastaroei. Dagoeneko matrikulea zabalik dago www.ueu.eus helbidean.

Aurkezpenean Kepa Sarasolak, UEUko Zuzendariak eta Irati Iciar-ek, UEUko Udako Ikastaroetako arduradunak hartu dabe parte. Kepa Sarasolak adierazo dauenez, ondo etorri pantailearen bestealdean zagozanoi. Koronabirusak gure bizitzak hankaz gora jarri ditu, baita UEUren egitasmoa be; tartean, Udako ikastaroak. Orain aste batzuk ez genkien egin ahal izango genduzanik, baina azkenean #ElkarEkin aurrera egiteko erronkeari eustea erabagi dogu. Zergaitik? Udako Ikastaroak UEUren nortasuna, balio-erantsia eta marka diralako, aurrez aurrekoaren ezaugarriakaitik, personen arteko alkarrekintzatik esperientzien alkartrukea dagoalako hartu-emonak eta sarea egiteko aurrez aurrekoaelkarrekintzea indartsuagoa dalako; udakoetan ikasle eta irakaslearen arteko mugak lausotzen diralako alkarrekintza horretan, udakoetan bizipenen bidez ikasten dalako eta udakoak gogoeta guneak diralako.

Horregaitik guztiagaitik, egoera distopiko honek sortzen deuskuzan arazoak aukera bihurtu, ausartak eta sortzaileak izan eta 48. Udako Ikastaroen eskaintza berezia osotu dogu. Gure eskerrik beroenak emon nahi deutsegu garaiotan hau posible egin daben antolatzaile eta babesle guztiei. Ilusino handiz dakartsuegu aurtengo edizinoa eta bertan parte hartu deizuen gura dogu, osasun neurri guztiak hartuta, jakina.

Irati Iciar-ek, UEUko Udako Ikastaroen arduradunak berba egin dau ondoren, ikastaroei jagokezan zehetasunak azaltzeko: Aurrez aurrekoaren aldeko apustua egiterakoan, eskaintzea birmoldatu behar izan dogu, ondoko ezaugarriakaz:

Ikastaro gitxiago:

17 jarduera antolatu ditugu: 12 ikastaro eta 5 jardunaldi.

Lekuei eutsi: Eibar, Baiona eta Iruñea. Donostia eta Usurbilgo aukerak alkarlanetik sortu dira.

Datak egokitu:

Eibar (UEUren Ikastetxe Nagusian). Donostia. Usurbil. Garagarrileko 13ko astea.

Iruñea (Ezpeleta Jauregian). Abuztuak 31 eta irailak 1.

Baiona (Eusko Ikaskuntzako eta IKER zentroko egoitzetan). Irailak 4.

Osogai ezinbestekoak izan dira: ausardia, sormena, esperimentazinorako gogoa eta alkarlana.

#ElkarEkin goiburua aukeratu dogu. Eskaintza hau ez litzateke posible izango gure bidaideen gogoa eta inplikazino barik: UEUko sailak, Berria, IkasElkar, ALDEE, Jakin eta Usurbilgo Udala, EWKE eta Tabakalera, Topagunea, IKER zentroa, Iratzar Fundazioa, Eusko Kultur, KoopFabrika, UEUren inguruko hainbat norbanako, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskerearen Erakunde Publikoa.

Neurri bereziak hartu ditugu parte hartzea sustatzeko: Ikastaro laburragoak; talde txikiak; eta matrikula prezio berezia: 10€.


Zientziak eta Euskerea jardunaldi birtuala bagilaren 18tik aurrera

ZientziaK eta Euskerea jardunaldi birtualak emongo deutso hasierea aurtengo Udako Ikastaroen edizinoari. Koldo Garcia ikertzaile eta UEUko zuzendaritzako kideak egoerea zertan dan aztertzeko oinarriak jarriko ditu online berbaldi baten bidez. Hortik abiatuta, taldeko hausnarketa bat egiteko epea zabalduko da, sarearen bidez egingo dana #ZientziakEuskara eta #ElkarEkin traolak erabilita. Ekarpen guztiak jasota, online mahai-ingurua egingo da garagarrilaren 17an ZientziaK eta Euskereari buruzko ikuspegi barritzailea emonez. Jardunaldi honen helburua unibersidade mailako gai garrantzitsu honi buruz hausnartu eta UEUk bere ekarpena egitea da. Horretarako, garagarrilaren 17an ondorio batzuk plazaratuko ditu jardunaldiko Batzorde Akademikoak (Koldo Garcia; Xabier Landabidea Deustuko Unibersidadeko irakaslea eta UEUko zuzendaritzako kidea eta Ainhoa Latatu, UEUko ikerketa arduraduna).


Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu