Bilbao Musikak kuoten zati bat bueltauko deutse 1.700 ikasle baino gehiagori

Bizkaie! 2020-06-04 09:17   Pil-pilean

Ekimen aitagarrienetako bat Bilbao Musika Eskolea Telebistea abiarazotea da

Bilbao Musikak datozen asteetan ekingo deutsee 2019/2020 ikasturteko urteko kuotearen zenbatekoaren zati bat ikasleei oagetako izapideei, Covid-19 pandemiak eragindako osasun-krisiaren ondorioz Musika Eskolako jarduera presentzialak bertan behera ixteagaitik. Neurri honek ikasturte honetan matrikulautako 1.700 ikasle baino gehiagori eragingo deutse.

Bilbao Musikako Kontseiluak onartutako proposamenak honako ordainketak aurreikusi ditu:

- Ikasle guztiei guztira 37.800 euro itzultzea martiaren 12tik apirilaren 5era bitarteko aldiagaitik, hau da, eskolak eten ziranetik Aste Santuko oporrak hasi ziran arte.

- Taldeko eskoletako ikasleei kuotearen % 30 pagetea, 12tik apirilaren 5era bitarteko aldiagaitik, hau da, eskolak eten ziranetik Aste Santuko oporrak hasi ziran arte eta apirilaren 20tik ikasturtearen amaierara bitarteko aldiagaitik, eskolak ezin izan dauelako bermatu koruko, jantza tradizionaleko eta talde instrumentaleko eskolak eta inprobisazino tailerra bete-betean emotea, ikasgai horreek taldean praktikau behar diralako.

- Banakako eskoletako ikasleei kuotearen % 15 bueltetea, martiaren 12tik apirilaren 5era bitarteko aldiagaitik, hau da, eskolak eten ziranetik Aste Santuko oporrak hasi arte eta apirilaren 20tik bagilaren 13ra bitarteko aldiagaitik, eskolak baliabide telematikoen bidez emotean sortutako eragozpenakaitik.

Joan dan martiaren 12an, COVID-19ak eragindako osasun-larrialdia dala eta, Bilboko Udal Musika Eskoleak aurrez aurreko jarduera danak bertan behera ixtea erabagi eban eta ordutik, maila guztietako ikasle zein irakasleak, koronabirusaren pandemiak ezarritako konfinamendura egokitu behar izan dira. Denpora honetan, zuzendaritzea eta irakasleak ikasleakaz hartu-emonetan egon dira, ahal dan neurrian eskolak emoten jarraitzeko. Esangura horretan, eskola presentzialetara noiz itzuliko ete diran dudearen aurrean, BilbaoMusika Eskoleak hainbat neurri hartu ditu, ikasle guztiak ikasten jarraitu ahal izan deien, murrizketak gorabehera. Ekimen aitagarrienetako bat Bilbao Musika Eskolea Telebistea abiarazotea da; kanal horretan, aldian-aldian, hezkuntza-edukiak, ikasleen entzunaldiak eta eskolako hezkuntza komunidadearentzat interesgarriak diran beste gai batzuk argitaratzen dabiz.

Era berean, Bilbao Musika Eskolak ikasgela birtual bat be edegi dau, extranetaren bidez eskuragarri; bertan, eskolako ikasleek ikasgai bakotxerako material didaktikoa topau leikie, baita konsultak egiteko irakasleen helbide elektronikoak be.

Udal Musika Eskoleak datorren ikasturtean barriro be irakaskuntza-jarduereari ekin ahal izatea espero dau, baina osasun-agintari eskudunen erispide eta gomendioei eta Covid-19aren bilakaera epidemikoari adi egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu