Badator GetxoBono 2020 kanpainea
2020-06-03 13:33 Pil-pileanKanpaineak urriaren amaierara arte iraungo dau.
Udalerriko enpresek eta saltokiek GetxoBono 2020 kanpaineagaz bat egin ahal izateko epea bagilaren 12an amaituko da. Aurten, lehen aldiz, ostalaritza eta kirol enpresek be parte hartu ahal izango dabe.
Aurten, udalerriko negozioen egoerea ikusita, COVID-19 pandemiak ekonomian izan dauen eraginaren ondoren, Getxoko Udalak kanpaina hau jarri dau martxan udalerriko merkatarien alkarte honeen laguntzaz: GetxoEnpresa, Algortako Dendak, Romo Bizirik eta Getxoko Ostalaritza Alkartea.
Oraingo kanpaineak aurreko urteetakoek baino bolumen handiagoa izango dau, iraupen luzeagoa eta bonoen zenbateko desbardinak egongo dira: Bagilaren 25etik aurrera 55.040 bono merkaturatuko dira, 20 eta 40 eurokoak -horrek 1.720.000 euroko negozio-bolumena bultzatuko dau-.
Kanpaineak urriaren amaierara arte iraungo dau.
Nahitaezkoa izango da atxikitzeko eskabidea Getxoko Administrazino Elektronikoaren Bulegoan betetea (ondoren trukatu eta bonoen zenbatekoa establezimenduei ordaindu ahal izateko beharrezko izapidea); horretarako, sinadura elektronikoa nahitaezkoa da.
Interesa daben enpresek informazino eta baldintza gehiago eskuratu leikiez www.getxo.eus/getxolan helbidean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!