2020-2021 ikasturterako Lanbide Heziketan izena emoteko epea bagilaren 1ean hasiko da
2020-06-01 09:04 Pil-pileanBagilaren 19ra arte izango da zabalik epea.
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, 2020-2021 ikasturterako Lanbide Heziketan eskabideak aurkezteko epea bagilaren 1etik 19ra egongo da zabalik.
Ohiko eran, izena emoteko bide bi izango ditue ikasleek: online edo ikastetxeetan. Izapideak ikastetxean egitekotan, bertako bulego ordutegian egin beharko dira era Internet bidezko eskaerak, barriz, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez.
2020-2021 ikasturtean Heziketa Zikloren bat ikasteko aukerea eskaintzen daben 186 ikastetxe izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Lanbide Heziketeak 136 titulu eskaintzen ditu gaur egun Euskadin, danak be 23 familia profesionalen barrukoak. Amaitzear dan 2019-2020 ikasturte honetan, 42.000 ikasletik gora dabiz Euskadin Lanbide Heziketako zikloren bat ikasten, honako modalidade honeetakoren batean: presentziakoan, urrutikoan edo eskaintza partzialean.
Kontuan hartu beharreko egutegia, beraz, honako hau da:
Bagilaren 1etik 19ra: eskabideak aurkezteko epea (online: bagilaren 19ra arte, eta zikloko lehen mailarako baino ez).
Garagarrilaren 7an: onartuen, ez onartuen era baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzea.
Garagarrilaren 8ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazinoak aurkeztea.
Garagarrilaren 13an: onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea.
Garagarrilaren 13tik 17ra: matrikulea egiteko ohiko epea (biak barne).
Garagarrilaren 21etik 31ra: ezohiko matrikulazino-aldia, I. fasea.
Irailaren 1etik urriaren 16ra: ezohiko matrikulazino-aldia, II. fasea
Bestalde, nabarmentzekoa da Lanbide Heziketako zikloren bat urrutiko modalidadean ikasi nahi dabenentzako izena emoteko epea edegita dagaela bagilaren 9ra arte. BirtLH-k (Ikaskuntza Birtual eta Digitalizaduen Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak) Erdi Mailako eta Goi Mailako zenbait heziketa-ziklo urrutitik ikasteko aukerea eskaintzen dau, prestakuntza modalidade erdi-presentzialean. Informazino gehiagorako jo BirtLH-ren webgunera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!