'Txio ta txio', Bilboko auzoen historia argitara

Bizkaie! 2020-05-29 10:33   Pil-pilean

Sare sozialetan, bideo laburren bidez zabalduko ditue bitxikeriak eta pasadizoak.

Aurreko edizinoek izan eben arrakastea ikusita, Bilboko Udalak Txio ta txio ekimenaren hirugarren edizinoa jarriko dau martxan, bagiletik urrira, uriaren nortasuna indartzen daben auzoetako istorio txiki edo ezezagunak kontetako asmoz. 80 segunduko bideo laburren bidez, auzorik auzo joango dira, hango pertsonaiak, bitxikeriak, pasadizoak eta abar zabaltzen.

Astero bideo bi plazaratuko ditu Udalak bere sare sozialen bidez (astelehenetan eta eguenetan). Gure uriaren historiaren zati txiki eta bitxiok ezagutzera emon nahi dituen guztiek euren perfiletan konpartidu ahal izango ditue, azaldu dabe ekimenaren bultzatzaileek. Bideoetako azalpenak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira, lantzean bat erabilita.

Bagilean, Txio ta txio-ren hirugarren aldiari ekiteko, Arangoitiren inguruko bideoak zabalduko ditue. Ondoren, Deustu, Erribera, Ibarrekolanda, Sarriko, San Inazio eta Elorrieta be protagonista izango dira. Hortaz, edizino honetan 1. barrutiko auzoak izago dira ardatza, hau da, antxinako Deustuko udalerrikoak.

Bideoak ikusteko, Bilboko Udalaren sare sozialetara, Bilbao Izan programearen Facebook kontura edo Bilbao Kulturaren Instagram kontura jo behar da. Aurreko edizinoetako bideoak be ikusgai dagoz Bilbao Kulturaren Youtube kanalean. 80 bideoko artxiboa da, eta orain arte 540.000 bisita jaso ditue.

Bilbao Izan egitasmoaren barruan dago Txio ta txio. Uriko historia eta ondarea zabaltzeko udal programea da hori, eta Txio ta txio-z aparte, bisita gidatuak, jardunaldiak, erakusketak... antolatzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu