Sopelako Udalak hondartzetako aparkalekuen erabilerea mugatu dau

Bizkaie! 2020-05-29 08:26   Pil-pilean

Barinatxe eta Arriatera hondartzetara sartzeko aparkalekuaren zati bat zarratu dabe.

Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunakaz bagilaren 15ean hasiko dan aurtengo denporaldian hondartzak erabilteko eta arautzeko esparru orokor bat adostutako bilerea egin eta egun bi aurrerago, Sopelako Udalak dagoeneko hartu dau bere lehen erabakia. Udal sopeloztarrak hondartzetarako sarbideak, horreen edukierea edo horreetan egoteko denpoera mugatzeko ahalmena dau, baita aparkalekuetarako sarbidea mugatzeko be.

Esangura horretan, oro har, herritarren Osasuna babesteko eta pandemia egoeran dagozan EAEko hondartzak eta bainetako guneak edegi eta erabilteko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emondako osasun-erispideak kontuan hartuta, Udalak maiatzaren 29an indarrean jarriko dan alkatetza dekretu bidez onartutako prebentzio-neurri honeek ezarriko ditu:

- Barinatxe eta Arriatera hondartzetara sartzeko aparkalekuaren zati bat zarratzea, eta Atxabiribil hondartzara sartzeko aparkalekua erabat zarratzea eta, ondorioz, debekatu egiten da gune horreetan aparkau edo zirkuletea. Edozelan be, apurka-apurka edegiteko aukerea ezarri ahal izango da, asteko ordu edo egun jakin batzuetan, betibe osasun-alertearen gorabeherak eta hareatzetako edukiereak horretarako aukerea emoten badabe.

- Barinatxe, Arriatera eta Atxabiribil hondartzak jentez hutsitu ahal izango dira edo horreetara sartzeko mugak jarri ahal izango dira. Horretarako, aintzat hartuko dira Bizkaiko Foru Aldundiko Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuko langileen jarraibideak edo beste bitarteko batzuen bidez lortu daitekezan datuak, hondartzearen okupazino-maileak erabiltzaileen osasuna arriskuan jarri leikela ikusten bada.

- Debekatuta dago hareatzetan banakako eta taldeko kirola egitea 11:00etatik 20:00etara.

- Erabiltzaileei gomendatzen jake hondartzetan gehienez hiru orduz egotea.

- Erabiltzaileei gomendatzen jake eguzkitakoak, aulkiak, hamakak, koltxonetak eta abar ez eroatea , behar-beharrezkoa dala uste danean izan ezik.


Getxo

Getxoko Udalak kontrolauko dau maiatzaren 29tik bagilaren 15era (Foru Aldundiak ezarritako denporaldia hasiko da egun horretan) udalerriko hondartzetarako sarbidea, bertaratutakoen segurtasuna ahalbidetuko dauen edukierea ez gainditzeko. Holan, hainbat neurri jarriko ditu martxan eta herritarrei horreek errespetau eta arduraz jokatzea eskatzen deutse,.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu