Bagileko lehen astean hasiko dira Getxoko Benta eraikineko beheko pisua barritzeko lanak

Bizkaie! 2020-05-28 12:38   Kulturea

Auzoko erabilera anitzeko eta ostalaritzako espazio lez erabiliko da.

Getxoko Andra Mari auzoko Benta eraikin historikoko beheko pisua barritzeko lanak bagileko lehenengo astean hasiko dira. Kontratua gauzatzeko epea bost hilebetekoa da eta kontratazino-prezioa 320.000€ ingurukoa. Erabarritze horretan, 127,62 m2-ko beheko pisuko espazioa atonduko da, belaunaldien arteko topagune eta auzoko aktibatzaile bihurtzeko asmoa dauen proiektu komunitario barrira egokitzeko.

Lokal barriak, suete edegi bat eukiko dau, erabilera anitzeko gune bat, 40m2 ingurukoa, berbaldiak, prestakuntza txikiko kontzertuak, tailerrak edo ostalaritza jarduera tradizionalak antolatzeko, baita bainugela egokitu bat be. Pisu horretako espazio bat be gordeko da, etorkizunean eraikinaren barruan irisgarritasuna hobetuko dauen igongailu bat jarteko.

Era berean, pisu horri erantsitako espazioa birgaituko da jatorrizko proiektuaren espiritua berreskuratzeko (XIX. mendean estalpe bat zan, taberna-barre be baeukana eta, ondoren, itxitura bat jarri jakon). 45 m2-ko galeria bat da, ostalaritzarako eta egonaldirako izango da, udako terraza lez, eta sistema batzuk izango ditu, kanpoalderantz erabat edegitea ahalbidetuko dutenak.

Bestalde, proiektuak atal espezifiko bat izango dau lehen pisuko forjatuaren egiturea sendotzeko, egiturearen ezaugarriak egungo betekizunetara egokitu ahal izateko, etorkizunean leku horretan antolatu daitekezan jarduerak egitea aurreikusteko.

Ezaugarri teknikoei jagokenez, lokalaren insonorizazinoan ahalegin berezia egin da udal-Ordenantza eta kutsadura akustikoari buruzko Dekretuak beteteko.


#BentaraNoa

Getxoko Udaleko Herritarren Partaidetza eta Gardentasun Arloak bultzatutako prozesua izan da, 2016tik erabilten ez dan Benta espazioa, Ángel etorbidearen 90eko udal eraikina, erabilteko proposamen barriak entzun eta aztertzeko.

#BentaraNoa prozesuaren bidez, Udalak gonbidapena egin eutsen Getxoko herritarrei - Udalerriko bizilagunak, tokiko historiari lotutako pertonak, alkarteak, gizarte edo enpresa-eragileak, besteak beste -, beren jakintzea konpartiduteko, galdera egokien, topaketen eta hainbat espazio presentzial eta digitaletako alkarrizketen bidez. Aurrez aurreko barriketaldietan 70 ordu baino gehiago emon ziran, eta 200 proposamen inguru jaso ziran Bentea barriro edegiteko; 95 parte-hartzailek egin zituen proposamen horreek.

Proposamenak hainbat kontzeptutan multzokatu dira eta espazio balioaniztuna, integratzailea eta belaunaldien artekoa eregiteaz egin dabe berba, konbinazino anitzak suspertuz, malgua izango da eta ezagutzak konpartidu eta esperientziak trukatzeko. Horrezaz gan, bilerak egiteko leku erakargarria izan daiten, igarobide izateari itxiko deutso.

Azken buruan, Bentaranoa ekimenak Gobernu Edegiko ekimen onenaren NovaGob Bikaintasuna saria irabazi eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu