Emakumeen Osasunaren aldeko Nazinoarteko Eguna da gaur

Bizkaie! 2020-05-28 08:35   Pil-pilean

Amorebieta-Etxanok online egingo diran berbaldi bi atondu ditu.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Bardintasun Sailak berbaldi bi eskainiko ditu, online, maitzaren 28an Emakumeen Osasunaren aldeko Nazinoarteko Eguna dala-eta.

Osasuna genero ikuspegitik landuko da saio bietan. Batetik, Ianire Estébanez psikologo feministeak Zoratuta gagoz edo sistema honek gure onetik ateraten gaitu? Osasun mentala eta feminismoa berbaldia eskaini eban bart. Bigarrena, barriz, gaur izango da: Osasunetik ahalduntzea izenburukoa, hain zuzen be eta Lidia Coscorrotza doktoreak emongo dau, gaur, maiatzak 28, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara.

Berbaldi biak Ianire Estébanez eta Lidia Coscorrotzaren YouTubeko kanalak erabiliz emongo dira, doban eta ez da aldez aurretik izenik emon behar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu