XXXII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak Xabier Lete omenduko dau
2020-05-28 08:08 KultureaZemendian jakingo dogu irabazleak nortzuk diran.
Aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia egin dau Andoaingo Udalak eta urteroko moduan deialdiaren zehetasunak aurkeztu ditue Andoaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzeak Donostian. Prentsaurrekoan parte hartu dabe Andoaingo Udalaren aldetik Mikel Arregi Aranburu, Andoaingo Udaleko Euskera zinegotzi eta alkateordeak eta Patxi Baztarrika, Udaleko Euskera teknikariak; eta Eusko Jaurlaritzearen aldetik, Estibalitz Alkorta Euskerea sustatzeko zuzendariak.
XXXII. edizinoa da aurtengoa eta igaz hasitako barrikuntzei eutsiz, aurten be sari bi izango dira: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Gainera, finalistak be izentauko ditue, Kazetaritza sarirako lau eta Komunikazino sarirako beste lau, gehienez. Sarituak izateko hautagaitzak proponiduteko aukerea izango dau edozeinek, norberak bere burua edo beste norbaiten aldeko proposamena egin ahal izango dau, baina finalistak nahiz saridunak erabagiteko ez da nahitaezko baldintza izango aldez aurretik hautagaitzea aurkeztea.
Irabazleak nortzuk diran zemendiaren 26an jakingo da, Andoaingo Bastero kulturgunean izango dan sari banaketa ekitaldian; goiburua da Xabier Lete gogoan, izan be, sari banaketa ondorengo astean, abenduaren 4an, beteko dira hamar urte Xabier Lete hil zala. Poeta eta kantariaren oroimena gogora ekarri nahi dau Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak haren heriotzearen hamargarren urteurrenaren atarian. Mikel Arregi zinegotziak adierazo dauenez, Xabier Lete eta Rikardo Arregi batuko ditugu egun horretan Bastero kulturgunean izango dan sari banaketa ekitaldian. Musikeagaz, kantuagaz eta poesiagaz gogoratuko dogu Lete.
Euskerearen normalizazinoak ezinbestez behar ditu euskeraz egindako kazetaritza eta komunikazino prestu eta modernoa, kalidadekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua: hori da Andoaingo Udalak urtero gogorarazoten dauen mezua eta Kazetaritza Sari hau hogeita hamabi urteotan antolatzeko arrazoia. Andoaingo Udalak deitu eta antolatzen dauen Sari honek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen dirulaguntzea jasotzn dau, urtero bezela baita aurten be.
Mikel Arregik azaldu dauenez, igaz hainbat barrikuntza izan zituan Sariak eta, aurten be, ihazko bide beretik sari b izango dira: kazetaritza saria eta komunikazio saria, izan be, ohiko kazetaritzeari bizkarra emon barik, sare sozialetako komunikazinoan be jarri nahi dogu ondarra. Kazetaritza saria, barriemoiletzeari eta kazetaritzearen ezaugarri eta erispideei estu lotua izango da, eta bestea, Komunikazio saria, euskerazko komunikazinoa molde eta formatu barrituetara egokitzeko bidean egindako pausu esanguratsu eta barritzaileak sarituko dituana. Arregiren esanetan, euskerea indartuko dogu gure bizimodua errazteko balio deuskun neurrian, eta horregaitik da preminazkoa, herritarron eguneroko bizimoduan hain garrantzitsuak diran kazetaritza eta komunikazinoan euskerazko sorkuntzea, zabalkundea eta konsumoa sendotzea. Helburu horren alde gure aletxua jarri nahi dogu Rikardo Arregi Kazetaritza Sariagaz.
Estibalitz Alkortak azpimarratu dauenez, euskerazko hedabideen arloa goitik behera aldatu eta erabarritu da Rikargo Arregiren sasoitik hona. Covid 19aren eraginez bizi izan dogun egoereak erakutsi deusku euskerazko hedabideek, publikoek zein pribatuek, badabela kapazidadea gure jakin nahiak eta beharrak asetzeko. Hurreko gure mundua zein mundu zabala azaltzeko gaitasuna erakutsi dabe, era osogarri batean. Euskerazko hedabideek jakin dabe egokitzen eta erabarritzen eta Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak pizgarri bat izan dira bilakaera hori sustatzeko. Covid 19aren osteko egoera barrietara egokitzeko be oso lagungarriak izango dira holako ekimenak.
Aurtengo edizinoaren oinarrien zehetasunak aurkeztu ditu Patxi Baztarrika epaimahaiaren idazkariak: Sari nagusi bi banatuko dira: Kazetaritza saria eta Komunikazino saria. Kazetaritza sariari jagokonez, 2019ko irailaren 16tik 2020ko irailaren 15era arteko tartean egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskeraz plazaratutako kazetaritza-lanek izango dabe saria eskuratzeko aukerea. Saria 9.000 eurokoa da eta Xabier Lakak Sarirako berariaz egindako irudi artistikoa. Eta Komunikazino saria eskuratzeko aukerea izango dabe, euskerazko komunikazinoa molde eta formatu barrituetara egokitu eta euskerazko komunikazinoaren mesedetan euren aukerea erabilteko pausu barritzailetzat joten diranek. Betibe, 2019ko irailaren 16tik 2020ko irailaren 15era bitartean euskeraz sortu, produzidu eta, kasua bada, zabaldutako komunikazino ekintza bat, komunikazino proiektu bat edo komunikazino proposamen bat izan beharko dau nahitaez. Komunikazino saria 9.000 eurokoa izango da eta Xabier Laka eskultoreak egindako irudi artistikoa. Gehienez be zortzi finalista izango dira eta finalistek, saridunek izan ezik, Xabier Lakak beren-beregi Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako sortutako irudiaren serigrafia jasoko dabe.
Saridun izateko hautagaitzak (kazetaritza edo komunikazino lanak) irailaren 18ra bitartean aurkezu daitekez, proposamenak Andoaingo Udalera posta arruntez bialduz edota helbide elektroniko honetara: raks@andoain.eus. Finalista edo sariduna izateko ez da ezinbestekoa izango hautagaitzea aurkeztea, epaimahaiak aukera osoa dauelako bere proposamen propioak eztabaidatzeko eta jasotako proposamenen eta epaimahaikideek eurek egin eta eztabaidatutakoen artean finalistak eta sariak erabagiteko.
Epaimahaia ondorengoek osotuko dabe: Jose Inazio Basterretxea (UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien fakultadeko irakaslea), Itxaro Borda (idazlea eta prentsa kolaboratzailea), Aingeru Epaltza (idazlea eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea), Maite Goñi (MUko HUHEZIko irakaslea eta komunikazinoan aditua), Elixabete Larrinaga (UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien fakultadeko irakaslea), Ion Muñoa (Deustuko Unibersidadeko Komunikazino Graduko irakaslea), eta Jon Sarasua (MUko HUHEZIko irakaslea eta komunikazinoan aditua). Mahaiburua izango da Andoaingo Udaleko Euskerako zinegotzi arduraduna, Mikel Arregi eta idazkaria, Patxi Baztarrika, Andoaingo Udaleko Euskera teknikaria.
XXXII. edizino honetako finalistak nortzuk diran zemendiaren hasieran emongo dau ezagutzera epaimahaiak eta sariak emoteko ekitaldia zemendiaren 26an, iluntzean izango da Andoainen, Bastero Kulturgunean, Xabier Lete gogoan hartuz haren musikea, kantu eta olerkiakaz osotutako zati artistikoa izango dauen ekitaldia. Orduan jakingo da nortzuk diran aurtengo saridunak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!