Santurtziko Txosnagunea bat dator Karmen jaiak bertan behera ixteko erabagiagaz

Bizkaie! 2020-05-27 09:43   Pil-pilean

Hurrengo jai eta ekintza kulturalen inguruko erabagietan aintzat hartuko gaitue.

Santurtziko Txosnaguneak alkartasuna adierazo gura deutse persona maiteren bat galdu edo gaixotasuna sufriduten dagozan guztiei, baita ondoren etorriko dan krisialdiak gehien kaltetuko dituenei be. Santurtziko Txosnagunea osotzen dogun talde guztien alkartasuna eta babesa dozue. Era berean, egunez egun egoera honen eraginak gero eta larriagoak ez izateko aparteko lana egin daben sektoreei be geure babesa adierazo gura deutsegu: medikuntza eta asistentzia sektorea, garbiketa, portuak... Zuoi guztioi gure esker on beroenak bialtzen deutsueguz.

Koronabirusaren ondoriozko egoerearen ondorioz Santurtziko Udalaren Karmen jaiak ez ospatzeko erabagiagaz bat gatozela adierazo nahi dogu. Bizi dogun egoera honetan, aurreko urteetan egindako jaien antzekoak planteetea ez litzateke zentsuzkoa. Izan daitekezan jente pilaketak kaltegarriak izango litzatekez birus honen ondorioak geldiarazoteko, ezinezkoa jakulako jaietan beharrezko urruntze eta garbitasun neurriak bermatzea. Era berean, jaietako aurrekontua herrian sortuko diran eta garrantzitsuagoak diran bestelako beharrei aurre egiteko erabilteko neurriagaz bat gatoz. Biziten gagozan egoera honek danok ezagutzen ditugun ondorioak ekarriko ditu eta osasun krisialdia ez eze, herri honetako sektore askorentzeko ondorio larriak be eragingo ditu. Esangura horretan, ez dogu ahaztu nahi jaiak bertan behera ixteak jetde askoren lan egoerea baldintzatuko dauela (ostalariak, agertoki eta txosnen muntaketak, ikuskizunetako artista eta teknikariak, banatzaileak, azoketako langileak...) eta egoereak gehien kaltetutako sektoreak laguntzeko momentua da. Era berean, aurten kontratautako musika taldeei eta bestelako ekitaldietako kulturgileei erakutsitako jarrereagaitik geure esker ona adierazo nahi deutsegu eta hurrengo baterako eurekaz bat egitea espero dogu.

Halan da be, neurriagaz bat etorri arren, gure ardurea azaldu nahi dogu Santurtziko Udalak jentaurrean jakinarazo aurreko egunean helarazo euskulako hartutako erabagiaren barri, konsultau edota parte hartzeko aukera barik, nahiz eta txosnagunea jai herrikoi eta parte-hartzaileak sustatzen dituan eragilea eta jaien ardatzetako bat izan. Ondoren, Udaleko ordezkariakaz hartu-emonetan egon gara eta informazino eta partaidetza eza onartuz, baieztatu deuskue hurrengo jai eta ekintza kulturalen inguruko erabagietan aintzat hartuko dauela gure ekarpena.

Ekintza kulturalen inguruko araudia ziurbakotasunak, egunez egun aldatzen dana eta egoten garen fasearen araberakoa, udan eta urtean zehar zer egin daitekeen zehaztea galarazoten deusku baina Txosnaguneak beste sektore batzuekaz (Udala, merkatari eta kultura alkarteak...) alkarlanean behar egiteko konpromisoa geure egiten dogu. Betibe gomendio soziosanitarioak aintzat hartuta, aro barri honetan geure burua berasmetea jagoku, idea barritzaileak asmau, Santurtzirentzako kultur agendea bultzatu eta, modu honetan, Santurtzin gizarte jarduerea suspertzeko eta normaltasunera itzultzen laguntzeko.


Santurtziko Txosnagunea:

Grupo de Tiempo Libre Alaiki, Arkotxa Gazte Konparsea, Baloncesto Santurtzi, C.D. Santurtzi, Club Natación Santurtzi, C.D. Football-Flag Coyotes Santurtzi, Dinamo San Juan C.F., Futbol Sala Santurtzi, Gazteak C.F., Goiztiri Agrupación Deportiva, Hontzak Konparsea, Euskadi-Kuba, La Kelo Gaztetxea, A.C. La Mano Negra, Mamarigako Kultur Etxea, Ortzadar Alkartasun Taldea, Peña Athletic, Peña Motoretas, San Jorge F.S., Zugaitza Jantza Taldea, Sotera, Sustraiak Alkartea eta Thai Center Santurtzi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu