JJGG Bizkaiak bat egin dau COVID19ak eragindako biktimak omentzeko minutu bateko isiluneagaz

Bizkaie! 2020-05-27 07:56   Pil-pilean

Biktimak gogoratzeko 10 eguneko dolu ofiziala be iragarri dabe.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Lehendakariak eta Batzar Nagusietako hainbat kidek, minutu bateko isilunea egingo dabe Bilboko Hurtado de Amezaga kaleko 6an dagoan Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzara sartzeko eskilaretan, Covid-19ak eragindako biktimak omenduteko. Gainera, dolu ofizialeko 10 egunetan, ikurriñea hagearen erdian egongo da.


Bilboko Udala


Bilboko Udal
ak be bat egin dau dolu ofizialagaz eta barandako b
anderak haga erdian jarri ditue; era berean,  Osoko Bilkuren Aretoan dagozan banderei dolu-xingola baltza ipini jake.

Modu berean, biktimei eta euren senideei alkartasuna erakusteko, gaur, eguaztena, alkarretaratzea egingo da udaletxeko eskaileretan eta minutu bateko isilunea gordeko da. 

Kontuak kontu, minutu bateko isilunea gaur, 2020ko maiatzaren 27an, izango da, eguerdiko 12:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu