Luze doa teloia zarratu zanetik

Bizkaie! 2020-05-26 12:35   Kulturea

Atzerrian lurra garratz antzezlana atontzen dabiz Huts Teatroa eta Artedrama.

Ziurbakotasunak ekarri dau gure historia eta istorioak konteteari ixtea baina lanean jarraitu dogu. Gainera, barriak dakarguz, izan be, Aulestin pazko astean egiten dan Artedrama Euskal Laborategia, irailaren 21etik 26ra bitartean egin daiten beharrean gabiz.

Beste alde batetik, Zaldi Urdina ikusteko aukera gehiago izango dira udagoienean.

Horrezaz gan, Huts Teatroa eta Artedramaren hurrengo produkzinoa atontzeko egonaldia egingo dogu irailean: Atzerrian lurra garratz deituko da eta laster emongo deuskue informazino gehiago.

Bien bitartean, teloiaren atzean jarraitzen dogu, ilusino eta gogoz gainezka, hau noiz zabalduko zain!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu