Amorebieta-Etxanoko Udalak 2020ko udalekuak bertan behera ixtea erabagi dau
2020-05-26 09:07 Pil-pileanUdalekuetan 500 neska-mutiko baino gehiago batzen dira urtero.
Amorebieta-Etxanoko Udalak bertan behera itxi ditu 2020ko udalekuak. Kultura eta Kiroletako Batzordeak aho batez hartu dau erabagia, uste dauelako parte-hartzaileen zein begiraleen osasun bermeak beteteko aukerarik ez dagoala.
Udalekuetan urtero 500 ume baino gehiago batzen dira, ume asko dira eta dakigunez, jente pilaketak ebitetako erabagia nahitaezkoa izan da, normaltasuna berreskuratzen gabizen honetan.
Gainera, osasun krisialdiaren ondorioz indarrean dagozan murrizketakaitik, ezinezkoa da aisialdirako jarduerak planifikau eta baldintza guztiak beteten dituen guneak egokitzea.
Udalekuak oso garrantzitsuak dira udan lana eta familia buztartzeko eta horren jakitun, Amorebieta-Etxanoko Udala erabagia hartzeko zain egon da, gauzak zelan doazen ikusi arte. Azkenean, aukera guztiak aztertu ondoren, Udalak udalekuak bertan behera ixtea erabagi dau, osasun agintarien gomendioei jarraituz, betibe kutsadura barriei aurre egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!