'Bizi dogun sasoia guztiz apartekoa da'

Bizkaie! 2020-05-26 07:55   Pil-pilean

Bizi dogun egoerearen gaineko Agirre Lehendakaria Center-en ekarpena.

Adierazle guztien arabera, krisi sistemikoa da bizi doguna, osasun, gizarte, ekonomia, ingurumen eta demokrazia arloetako larrialdiak bateratzen dituana. Krisiaren izakera korapilatsu hori dala eta, konponbidea lineala edo erantzun tekniko bakarrekoa izatea ezinezkoa da. Txertoa topetan dogunean be, denporea beharko dogu birusaren ondorioz sortutako gainerako krisiei modu positiboan erantzuteko.

Agirre Lehendakaria Center-en eretxiz, askoz baliogarriagoa da euskal gizarteak diktadura frankistearen amaieratik bizi izan dauen eraldaketa sozio-ekonomiko osoari erreparetea, langabezia handia, gizarte-desbardintasuna, industria desegitea eta indarkeriak markautako nazinoarteko irudi bat, gaur egun ditugun erronkei modu positiboan erantzuten ikasi ahal izateko esperientzia legez. Urte hareetan euskal gizarteak bizi izan eban krisia be sistemikoa izan zan, eta ohiz kanpoko erantzuna lortu genduan.

Etorkizunerako egoera posible bi dagoz eta hurrengo hileotan egiten dogunak baterako edo besterako jokerea markauko dau: Alde batetik, kontaketa indibidualistek pisu handiagoa hartuko daben agertokia, gutako bakotxak gure aurreko egoerara itzultzea bilatuko dau eta egoera horrek herritarren ahalduntzea ahultzen daben gobernuen jokabide autoritarioak bultzatzen ditu. Bestetik, eszenatoki alternatibo bat, narrazino kolektiboek inportantzia handiagoa hartuko dabena, eskatzen deuskuezan erronka handiei aurre egiteko ahalegin kolektiboa balorauta eta komunidadeak rol nagusia berreskuratzeko egiten dogun guztian. Hau da, euskal gizarteari modu arrakastatsuan eraldatzeko aukerea emon eutson pentsamoldea errepetiduko dauen agertokia, alkartasuna eta bardintasuna lako balioak barrubatzen dituana.

COVIDek etorkizunerako lehentasun lez adierazotako arlo estrategikoetan, euskal gizarteak ezagutza aurreratua dau (osasun-sistemak, gizarte-babeserako sistema unibersal barriak, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentea (DBE), manufaktura aurreratua berreskuratzea Europan, elikadura eta gastronomia-sistemen birdiseinua, digitalizazinoa... Erronkea ez da gauza bera egiten jarraitzea edo aurreko egoerara itzultzen saiatzea, baizik eta lidergo-jarrera hori erabiltea Euskadi esperimentazino-eremu aurreratu bihurtzeko, ezagutza horreek alkarri lotzeko. Gure esperientziak krisi sistemikoko egoerei modu barritzailean erantzuten dakien gizarte lez bermatzen gaitu.

Galderea da ia pentsetan jarraitzen dogun azken hamarkadetan bizi izandako aldaketa bezain garrantzitsua izan daiteken gaur egungoa. Covid19-ari erantzuteak ahalbidetuko ete dauen eraldaketea, gure industria-oinarria ekonomia zirkular eta karbono gitxiko batera egokituko dauena, politika publikoak berrasmauko dituana, biztanleria zahartuaren beharrei erantzungo deutsena eta gizarte-desbardintasunei aurre egingo deutsena, persona guztiei bizimodu duina emonez. Azken finean, iraganean egin genduan bezela, globalak diran erronkei berezko erantzuna emoteko talde-anbizinoaren ahalmena handitzeko gaitasuna dogun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu