85.000 ikasle inguruk gaur, hilak 25, ekingo deutse ikasturtearen amaiereari

Bizkaie! 2020-05-25 07:50   Pil-pilean

Ikasgela bakotxean gehienez 15 ikasle izango dira.

Txandakako sarrera eta urtekerak, ikasgela bakotxean gehienez 15 ikasle, mahaien artean 1,5 metroko tartea eta maskarea erabiltea nahitaezkoak izango dira; pilaketei aurre egiteko, barriz, txandak eta segurtasun neurri zorrotzak ezarrita ekingo deutse ikasturteari. Sindikatuak erabagiaren kontra dagoz eta irakasleen eta ikasleen osasuna arriskuan dagoala ikusi ezkero neurriak hartuko dituela ohartarazo dabe.

2020ko maiatzaren 23koa, Hezkuntzako sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren, unibersidadeaz kanpoko hezkuntzearen eta prestakuntzearen arloko aurrez aurreko jarduerak barriro hasi eta irakaskuntza jakin batzuetan sartzeko azterketak eta probak egitea arautzen dauen aginduari jaramon eginez, gaur ekingo deutse ikasturte amaiera bereziari 85.000 ikasle inguruk.

Irakaskuntza eta hezkuntza-jarduera presentzialari berrekitea xedatu da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. maila edo Helduen Hezkuntzako horren baliokidea, Batxilergoko lehen eta bigarren maila eta Lanbide Heziketako lehen eta bigarren maila guztiak emoten diran ikastetxeetan, bai eta azterketak egitea be. Era berean, bagileko lehen astean, gainerako ziklo eta mailetako irakasleak eta irakasle ez diran langileak lanera itzultzea aurreikusi da, ikastetxeetan ohiko hezkuntza-jarduerak egin deiezan.

Araubide Bereziko Irakaskuntzei jagokenez (artistikoak, kiroletakoak, hizkuntzetakoak), gradu eta modalidade guztietan, ikastetxe, eskola edo konserbatorio bakotxaren programazinoaren arabera berrekingo jako aurrez aurreko hezkuntza eta prestakuntza-jarduereari, orain arte modu ez-presentzialean edo on-line egin ezin izan diran jarduera espezifikoetarako, bai eta ebaluazinoetarako, ikasketa-amaierako lanetarako eta ikastetxe bakotxak zehazten dituan sarrera-probetarako be.

Enplegurako Lanbide Heziketako prestakuntza-jarduera presentzialari eta lanekoak ez diran modulu praktikoei be berrekingo jake.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu