Urdulizko emakume boluntario talde batek maskarak banatuko deutsee Sopelako umeei
2020-05-22 13:06 Pil-pileanEkimena maiatzaren 22, 23 eta 24an izango da.
Osasun-materialagaz eta oihal homologatuakaz modu altruistan egindako maskarak dira, garbitu eta berrerabili daitekezanak. Euskadiren aldeko Maskara Solidariaok plataformako kide diran Urdulizko jostun eta etxekoandre boluntarioek josi ditue makinaz.
Edadearen arabera, neurri desbardinetakoak egin ditue, 2-4 urtekoentzat, 5-8 urtekoentzat eta 9-14 urte bitartekoentzat. Sopelan erroldautako umeentzat dira eta dohaintza bat egitea eskatzen da; materiala erosten jarraitzeko ekarpen ekonomiko bat izan daiteke, baita janaria edo elikagai iraunkorrak edota garbiketarako materiala be. Emondako guztia boluntariotzara joango da.
Maskak emotea Sopelako Udalaren sarreran egingo da, maiatzaren 22, 23 eta 24an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta familia-liburua edo amaren edo aitaren NANa aurkeztu beharko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!