Gaur hasiko dira 'Kulturunea', streaming bidezko kontzertuak

Bizkaie! 2020-05-22 08:03   Musikea

11 taldek joko dabe EiTBren eta Vital Fundazinoaren ekimenean.

Lehenengo kontzertua, gaur, maiatzaren 22an, 21:00etan, izango da eta Belako talde bizkaitarrak Plastic Drama diskoa aurketuko dau. Streaming bidez jarraitu daitekez kontzertuak, Vital Fundazinoaren webgunean (www.fundacionvital.eus) eta eitb.eus-en, Kultura zuzenean atarian.

Belako, Mikel Erentxun (Maiatzaren 23an), Liher (Maiatzaren 24an), Gari (Maiatazaren 29an), Modus Operandi, Eñaut Elorrieta, The Soulbreaker Company, Iñaki Palacios eta bere Bandea, Moonshine Wagon, Xabi Solano eta Mikel Urdangarin izango dira Vital Fundazio Kulturunetik zuzenean Ilaski Serrano EiTBko kazetariak aurkeztuta eskainiko diran kontzertuak.

Vital Fundazinoak aparteko ahalegina egin dau kartelaren ia erdia, hamaikatik bost, Arabakoak edo Araban errotutako musikariak izateko.

Vital Fundazinoaren eta EiTBren arabera, kulturearen alorrean eten handia dago eta sareko Kulturunea ekimenak leiho bat edegiko deutso zuzeneko musikeari. EiTB-k eta Vital Fundazinoak adierazo dabenez, aukera ezin hobea da artearen mundua sustatu eta dinamizau eta publikoa barriro erakarteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu