Kulturako langileentzako laguntzak eskatzeko epea bagilaren 1ean amaituko da
2020-05-21 13:40 KultureaBeraz, 5 lanegun gehiagoko epea izango da.
Eusko Jaurlaritzeak erabagi dau Kulturako langileentzako programearen bidezko laguntzak eskatzeko epea luzatzea: Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako deialdira aurkezteko epea maiatzaren 12an hasi (Euskal Herriko Agintaritzearen Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean) eta datorren astelehenean, hilak 25, amaitzekoa zan. Orain, barriz, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Lanbidek erabagitako 5 lanegun gehiagoko epea izango da, bagilaren 1era arte, hain zuzen be.
Eusko Jaurlaritzak argitu nahi dau laguntzak Araubide Orokorrean zein Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emondako langileei zuzenduta dagozala. Eusko Jaurlaritzearen helburua da laguntzak eskatzen dituen langile guztiengana heltzea, baldintzak beteten baditue. Laguntzen aurrekontua ez bada nahiko eskatzaile guztiei erantzuteko, deialdiak mekanismoak aurreikusi ditu laguntzak banatzeko hurrenkerea ezartzeko. Laguntza horreez gan, Eusko Jaurlaritzeak kulturearen arloko mikroenpresei zuzendutako 2 miloe euroko partidea onartu barri dau.
Programa hau zuzenduta dago egoitza personala eta fiskala Euskadiko Autonomia Erkidegoan daben, edadez nagusiak diran eta Persona Fisikoen Errentearen gaineko Zergearen autorpenean artisten jarduera profesionala daben personentzako. Era berean, deialdian jaso da Covid 19aren ondorioz jarduerak eta programak bertan behera itxi behar izan jakezala.
Diru-laguntzinoak jasoteko eskaerak Lanbideren egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira, ahal dala, hau da, www.lanbide.euskadi.eus webgunearen bidez. Baldin eta persona eskatzaileak beharrezko bitarteko elektronikorik ez badau, eskaerea Zerbitzu Orokorretan edo Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein Enplegu Bulegotan aurkeztu daiteke, baita Administrazino Publikoen Administrazino Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan ezarritako beste edozein bitartekoren bitartez be.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak banan-banango aholkularitzea eta gida bi jarri ditu martxan kulturako langileei zuzenduta, Covid-19aren krisiaren aurrean martxan jarritako neurri horreen eta beste batzuen barri emoteko. Interesa dabenek Kulturklik Pro-n eskuratu leikie aholkularitzea (kulturklik.euskadi.eus/aholkularitza/).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!