XXXIX. Udako Ikastaroek bizi dogun egoerea argitzea dabe helburu

Bizkaie! 2020-05-21 12:55   Pil-pilean

Aurtengo edizinoa bagilean hasiko da.

Argazkia: Andrea Piacquadio (Pexels) | Ikusi handiago | Argazki originala

UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazinoak hainbat agertoki aurreikusi eta neurri batzuk hartu ditu, ikastaroak bermatzeko. Alde batetik, ikastaro formatu barriak sortu eta hobetu egin da plataforma birtuala, edozein lekutatik konektetako; bestetik, osasun eta segurtasun neurri guztiak aurreikusi ditu, egoereak aukerea emon bezain laster ikastaroak aurrez aurre egiteko.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorearen eretxiz, Uda Ikastaroen edizino hau desafio handia izango da: alde batetik, ezohiko egoera batean egingo dogulako, proban jarriko dauena egokitzeko gure gaitasuna; bestetik, betebehar akademiko bat dalako pandemia global honi buruz gogoetea egitea eta edizino honen programeak horretarako konpromiso argia hartu dau. Gainera, antolakuntza dinamiko eta malgu bat sortu dogu, pandemiaren bilakaerearen alternatiba guztietara egokitzeko, personen segurtasuna hartuz beti lehentasun nagusi. Ikastaroakaz zerikusia daben persona, erakunde eta enpresa guztien ahaleginari esker, Uda Ikastaroen aurtengo eskaintzea aurreko edizinoetakoa lakoa edo interesgarriagoa izango da.

Bestalde, Rafael Pardo BBVA Fundazinoko zuzendariak, orain 22 urtetik UPV/EHUko Uda Ikastaroen laguntzaile pribatu nagusia dan erakundeko zuzendariak, honako hau adierazo dau: Krisi globalaren testuinguruan profil aldakorrekoa eta zalantzazkoa, baina sistemikoa dana, sakonean eragiten dauena ondasun preziatuenetik, osasunak, bizitza ekonomiko, sozial eta instituzionalaren alderdi ugariei inportantzia handiagoa emoten deutsena, inoiz baino garrantzitsuagoa da ezagutza fidagarria sortzeko eta zabaltzeko gaitasuna, unibersidadearen, ikerketa-zentroen eta osasun-sistemearen sare osoaren malgutasuna, asmamena eta konpromisoa, Covid-19tik eratorritako erronkea gainditzeko. UPV/EHUko Uda Ikastaroak, bikaintasun eta profesionaltasun-erreferentzia, kapaz izan dira beren edukien eskaintzearen zati esanguratsu bat denpora errekorrean birdiseinetako, modu hibridoa eskaintzeko, digitala eta presentziala, baita horreen garapen-aldia be, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazinoaren, komunidade zientifikoaren eta gure erakunde akademikoen bereizgarri dan esparru publikoagazko bokazino barritzailea eta konpromisoa agirian itxita.

Aurtengo edizinoa bagilean hasiko da, zuzeneko online ikastaroakaz. 2020rako programautako ikastaroen zuzendariek eta hizlariek ahalegin handia egin dabe bere garaian atondutako aurrez aurreko programak formatu barri horreetara egokitzeko. Ikastaroak eztabaidarako topaleku izango dira eta aurten hiru esparru nagusitan kokatuko dira: hezkuntzea, zahartzea eta iraunkortasuna. Uda Ikastaroen zuzendariak, Itziar Alkortak, azpimarratu dau: Aurtengo Uda Ikastaroen edizinoak bizi dogun momentu berezi honen gainean informazinoa zuzenean eta egiaz jasoteko aukerea eskaintzen deusku, adituen eskutik gure ardurak eta dudak konpartidu ahal izango ditugularik. Bizi dugun informazio anabasa honen erdian, argiune lasai bat eskaini nahi dogu.

Gainera, ziklo berezi bat eskainiko jako COVID-19ari, pandemiaren gakoak eta normaltasun barriaren oinarriak aztertzeko.

Gaur, Uda Ikastaroen programea aurkeztu eta online matrikulazinoa zabaldu dabe.

Eskaintza hori guztia ezinezkoa izango litzateke Uda Ikastaroen erakunde kolaboratzaileek emondako babes barik: Donostiako Udaleko Kultura Departamentua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, BBVA Fundazinoa, Irizar eta beste kolaboratzaile asko, momentu larri honeetan geugaz bat egiten dabela erakutsi deuskuenak. Gure eskerrik beroenak guztiei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu