Martxan da aurrez aurreko irakaskuntzarako Jarraipen Batzordea
2020-05-21 08:20 Pil-pileanZeregin nagusia da prebentzino, antolaketa zein jardueren inguruko galdera edo zalantzei erantzutea.
EAEko ikastetxeetan, maiatzaren 25ean hasiko dan 2019-2020 ikasturtearen amaieran koronabirusaren kontra Jarduteko Protokolo Orokorrean aurreikusita dagoan eran (pasa dan astean bialdu jaken ikastetxeei dokumentu hau), Hezkuntza Sailak Jarraipen Batzordea jarri dau martxan, ikastetxeetatik heldu leitekezan duda eta gorabeherak aztertu eta erantzuteko. Horretarako, ikastetxeek Laguntza eta Jarraipen Batzordeak eratuko ditue, ikasgeletarako itzulera prozesuan bermeakaz laguntzeko.
Honako kide honeek osotzen dabe Jarraipen Batzordea: Ikastetxe eta Plangintzako zuzendariak, Ikuskatzaile nagusiak, Hezkuntzea Barriztetako zuzendariak, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologietako zuzendariak eta Osasun Saileko ordezkari bat.
Batzordearen eginkizun nagusia da ikastetxeek planteautako arazoak edo dudak erantzunea eta ebaztea, bai prebentzino-neurriei jagokenez, antolaketa-neurrien inguruan edo jarduerak lantzeari buruz planteautakoen gainean. Horretarako, beti hartuko dira kontuan Osasun Sailak eta Prebentzino eta Arriskuen Zerbitzuak emondako erispideak, bai eta Hezkuntza Sailak ezarritako jarraibideak be.
Era berean, kasuan kasuko esparrua ezagutzen daben persona guztiei dei egin ahal izango jake aldi batean Batzordean parte hartzeko, sortzen diran arazoei hobeto erantzuteko aholkuak emon deiezan. Batzorde horrek, Hezkuntza Lurralde bakotxeko ordezkariakaz lankidetzan, EAEko ikastetxe publiko guztiei erantzun koordinatua emoten jakela jagongo dau. Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak behar dauen edo zehazten dauen guztietan batuko da edo, holan bajagoko, batzordeko kideren batek eskatzen dauenean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!