Formula Student Taldea Silverstonen online parte hartzeko prest
2020-05-20 11:55 Pil-pileanFSBizkaia taldeko 66 ikasleak online lehiatuko dira mundu osoko 80 unibersidadegaz.
Antolakuntzea eta aurreikuspena eta, aldi berean, ezusteetara egokitzeko gaitasuna erakutsi dauen gremio bat baldin badago, injineruarena da. Osasun arloko krisiari esker malgutasun hori erakutsi behar izan dabe Formula Student United Kingdom proban parte hartuko daben Bilboko Injinerutza Eskolako ikasleak. Pandemiak aldatu egin ditu probea egiteko modua eta FS Bizkaiaren lan egiteko erea. FS Bizkaia da, hain zuzen be, ikasturte bakotxean Silverstoneko zirkuituan mundu osoko ehun unibersidadetako 3.000 gazte lehian jarten dituan unibersidade mailako lehiaketa ospetsuan EHU/UPV ordezkatuko dauen monoplazearen talde arduraduna. Azken hiru urteetan, Eskolako ikasleek top ten entzutetsuan sartzea lortu dabe.
Covid-19 pandemiaren ondorioz, proiektuaren 14 urteko historian lehen aldiz, gazteek ezin izango ditue euren lanak Formula 1eko zirkuitu mitikoaren asfaltoan probau. Formula Student UK-ko antolatzaileek bertan behera itxi behar izan ditue lasterketa eta azelerazino, egonkortasun, erresistentzia edo konsumo probak; halan da be, proba estatikoak izenekoak aurreikusitako egunetan (garagarrilaren 22tik 24ra) egitea erabagi dabe. Aurkezpen ekitaldi horreetan talde bakotxak euren prototipoaren diseinua eta sartutako barrikuntzak azaltzen ditu, baita seriean fabriketako aukerea emongo leukien negozio eredua eta kostuen estrukturak be eta aurten online egingo dira. FSBizkaiak ibilbide bikaina dau proba horreetan, hainbat finaletara heldu dira (2017, 2018, 2019) eta lehenengo 3 sari irabazi ditue.
Aldaketa hori 80 taldek onartu dabe, horreen artean Bizkaiko taldeak. Eskolako taldeak ez dau dudarik izan lanerako bere dinamika ikasgelen eta laborategien itxierara egokitzeko orduan. Aurtengo monoplazan (FSB2020) eta datorren urtekoan, FSB2021 izenekoan, ebizan lanean. Denporea galdu barik, taldeko 66 kideek plangintzea eta hasieran planteautako lehentasunak aldatu zituen baina helburuak dira auto elektriko lehiakorra diseinau eta fabrikau eta taldeko kide barriei prestakuntzea emotea. Kide horreek 3D diseinuari, elektro-mobikortasunari, marketinari, errentagarritasunari, termotekniari zein mikro-kontrolagailue buruzko mintegietan parte hartu ahal izan dabe, modu telematikoan.
2020-21 ikasturtea
Laneko bilerak egiteko eta dokumentuak konpartiduteko, taldeko ikasleek, dagoeneko muntaketa fasean egoan FSB2020 prototipoaren proba estatikoak atondu ditue. Laborategiko lan presentziala hasi eta aste bitan prototipoa prest egongo da. Horrezaz gan, Eskolara itzultzeko aukerea dagoanean fabriketan hasteko prest egongo dan FSB2021aren diseinua eta gauzatze birtualerako (3Dn) beharrezko simulazinoak be amaitu ahal izan ditue.
Ikasle taldeak lau ‘faculty advisor’-en, Eskolako Charles Pinto, Asier Zubizarreta, Javier Corral eta Mikel Díez irakasleen, gainbegiradapean egiten dau lan. Autoa diseinau eta egiteko 200.000 euroko aurrekontua izan dabe eta horretarako Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, AIC-Automotive Intelligence Center, Batz Group, Ingemat, Sener, Tecnalia, Davines Confort-Zone, Inarak, Alunid, Ente Vasco de la Energía, Irizar, iMedusa, Danobat edo Dassault-Systemes eta Injinerutza Eskolea bera izan dira babesle nagusiak, baita 40 enpresa laguntzaile eta hemengo 15 lanbide eskola be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!