Getxoko jaiak bertan behera geratu dira irailera arte
2020-05-20 10:02 Pil-pileanGizarte-egiturea suspertzeko, sareen bidez ekitaldiak antolatzea bultzatuko da.
Getxoko Udalak eta auzoetako jai-batzordeek aurtengo jaiak irailera arte bertan behera ixtea adostu dabe; COVID-19 pandemiak eragindako larrialdi-egoerea eta aire librean jarduerak egiteko eta ekitaldi jentetsuetan edukierea mugatzeko erispideak aztertu ostean hartu dabe erabagia; era berean, urruntze soziala bermatzeko neurriak be kontuan hartu izan dira.
Horren ondorioz, San Isidro (irailaren bigarren astegoienera atzeratuak), Zubilleta, San Juan (Andra Mari), Santa Ana, San Inazio, Romo eta Portu Zaharreko jaiak ez dira ospatuko, ezta Nazinoarteko Paella Lehiaketea be. Garagarrilean barriro be aztertuko da egoerea, Mesedeetako eta San Martin jaiak osasun-berme danakaz antolatzea posible dan erabagiteko.
Zenbait jai-batzordek herritarrak animau eta gizarte-egiturea suspertzeko eskaereari erantzunez, udalak aurtengo jaiak antolatzeko diru-laguntzinoaren aurrekontuaren % 15 emongo deutse iraila bitarteko batzordeei ekitaldi programa bat gauzatzeko, higiene eta osasun bermeei eutsiz.
Programa horrek honako ekitaldi honeek hartuko ditu: streamingen bitartez eskainitako ikuskizunak, online lehiaketak, merchandisingaren diseinu eta produkzinoa eta sare sozialen bitartez jaiak gizartaratzeko bideo baten grabaketea. Bertoko kultura sektorea sustatzeko erabiliko da gainerako aurrekontua.
Azkenik, udalak Getxoko jai-batzordeen jarrera eta laguntzinoa eskertu nahi ditu, baita personen osasuna bermatzeko eta bertoko kultura sektorea babesteko erantzukizuna eta arretea be.
Getxoko TAO zerbitzua
Datorren astelehenean, maiatzaren 25ean, Getxoko TAO zerbitzuak ohiko ordutegia berreskuratuko dau.
Ordutegia honako hau izango da: astelehenetik barikura 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; zapatuetan 09:30etik 14:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!