Arrigorriaga Herri Ikastetxe Publikoak hezkuntza-baliabide barritzailea sortu dau: Kubo Auzoa

Bizkaie! 2020-05-20 07:55   Pil-pilean

Kubo Auzoa Youtubeko programa barria da.

Irakaskuntzan lan egiten dogunoi konfinamenduak bide barriak zabaltzeko preminei ekarri deusku eta horri erantzunez, Arrigorriaga Herri Ikastetxe publikoko 1. mailako irakasleok Kubo Auzoa sortu dogu. Kubo Auzoa Youtubeko programa barria da eta hainbat personaiek osotzen dabe. Programa honen helburu nagusiak ondorengoak dira:

- Ikasleen alde emozionala jagon.

- Eskolan landutako hainbat arlo modu ludikoan ikasi.

- Alkarbizitzarako konpetentzia eta Hezkidetzea landu emakumeen zeregin garrantzitsuak goraipatuz.

- Familiei hainbat eduki lantzeko pistak emon.

- Euskeraz bikain pasau.

Kubo Auzoak oso harrera ona izan dau 5 urtetik gorako gazteen artean eta Arrigorriagan bakarrik ez, beste eskola batzuetan be hezkuntza-baliabide bihurtu da Youtubeko programa barria. Datuek adierazoten daben legez, Kubo Auzoak 2800 ikus-entzule baino gehiago ditu. Gainera, arteagaz lotutako persona garrantzitsuek be, Kubo Auzoan parte hartzeko interesa adierazo dabe. Lehenengo gonbidatu berezia Noa Lur jazz abeslaria izan da eta hurrengo Kubo Auzoan oso ospetsua dan beste gonbidatu bat izango da, baina hori momentuz sekretua da...

Youtubeko Kubo Auzoa kanalean, Kubo Auzoaren hiru atalak topeteaz gan etxeetatik sortutako Lamia Irratiaren saioak (eskolako irratia) be topau zeinkiez.

Informazino gehiago hemen: kuboauzoa@gmail.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu