Sopelako enpresa, autonomo eta negozioen beharren eta erronken diagnostikoa martxan
2020-05-20 08:00 Pil-pileanUdalak ezinbestekotzat jo dau guztien parte hartzea.
Koronabirusaren pandemiak sortutako osasun alarmearen ondorioz udalerriko sare ekonomikoak dituan beharrak eta arazoak identifiketako asmoz, Sopelako Udalak enpresa-prospekzinorako programa bat jarri dau martxan, udalerriko enpresa, autonomo eta oro har negozioen beharren eta erronken diagnostikoa egiteko, ondorio ekonomikoak gitxitzeko udalak hartu leikezan erabagiak zehazteko.
Covid-19 pandemiak espero ez genduan egoerara eroan gaitu eta horrek gure osasunari, enpleguari eta, batez be, gure enpresa eta negozioei eragin deutse; horregaitik, orain inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da administrazino, saltoki, enpresa eta negozioen arteko lankidetzea, danon artean baliabideak ezarri eta neurriak diseinau ahal izateko, izan be, holan lortuko baitogu krisi-egoerea ahalik eta baldintza onenetan gainditu eta aurrera egitea, adierazo dau Teresa Fernández Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak. Udaleko talde guztiek azken osoko bilkuran adostutako Udalerriko Ekonomia Suspertzeko eta Gizartea Bizibarritzeko Udal Planaren barruan dagoan programeak herriko profesional autonomo, ETE, negozio, saltoki eta enpresak gogoan hartu eta hartu-emon eta interakzino-ekintzak izatea barrubatzen ditu, euren ardura, burukomin, eskaerak eta beharrak zuzenean ezagutzeko. Era berean, udalari jarduera ekonomikoa berreskuratzeko eta ondoren horri eusteko neurriak hartzen lagunduko deutseen proposamenak jasoko dira, holan lehiakortasuna hobetzeko eta sopeloztarren enplegagarritasuna indartzeko.
Helburu horrek lortzeko, datozen egunetan, Udalak kontratautako langile espezializatuak hartu-emonetan jarriko dira sektore guztietako enpresa eta negozio sopeloztarrakaz, telefonoz edo posta elektronikoaren bidez, programautako ekintzak jorratzen hasi eta galdetegi txiki bat egiteko. Lortutako datuei erreparauta, Sopelako enpresa-sektoreakaz lan-mahaiak ezartzea aurreikusi da, batutako datuak balioesteko eta danen artean hobetzeko proposamenak egiteko, ahots guztiak entzungo diran prozesu parte-hartzaile eta edegi baten esparruan.
Udalak ezinbestekotzat jo dau udalerriko enpresa eta negozio guztien parte hartzea eta horregaitik, ekimenagaz bat egiteko eta laguntzinoa, konpromisoa eta ahalik eta lankidetza handiena eskatzen deutse; horretarako, interesa daben negozioak Udalagaz hartu-emonetan jarri daitekez 944 065 900 telefonoaren bidez (110 luzapena), edo empleo@sopela.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!