Getxoko Udalak nautika eta kirol-ekintzailetzako zentro bat sortu dau Kirol-Portuan

Bizkaie! 2020-05-19 09:58   Pil-pilean

Getxo aurrera.

Ekonomia Sustatzeko politikearen barruan eta Getxo jarduera ekonomikorako aukera-uritzat hartzeko helburuari eutsiz, Kirol-portuan barrikuntza-HUB bat, edo enpresa-haztegi bat, sortzea erabagi dau, nautikearen eta uretako irristatze-kirolen sektoreei lotuta, udalerriak erreferente izaten jarraitu daian. Gainera, COVID-19ren ondorioak arintzeko ekintza estrategiko legez, enpresa hartzaileen eremu objektiboa zabaltzea erabagi dau, gizarte-barrikuntzearen, gizarte-ekonomiaren eta ekintzailetzearen esparruan.

Lokalak 225 metro koadro inguru ditu eta 16 lanpostu, erabilera anitzeko gelak eta bilerak egiteko gelak hartzeko aukerea emongo dau, malgutasunez ekitaldi txikiak, bilerak eta alkarlaneko lanak be egiteko modukoak. Inbersinoaren bolumen osoa 298.000 € ingurukoa da eta 2020ko udearen osterako erabilgarri egongo dala adierazo dabe.


Ekintzailetza-zentroa

Kirol-portua HUB hori sortzeko kokaleku gisa hautatzea bermatzen dute proiektu berritzaileak modu aplikatuan garatzeko dituen ezohiko baldintzek eta lehendik dagoen nautika-komunitatearekin interakzioan aritzeko aukerak, eta, aldi berean, portuaren eta hiriaren arteko erabileren interakzioaren onurak. Espazio hori sektoreari lotutako enpresak instalatzeko nazioarteko ikuspegia duen erreferentea izatea nahi da, eta bertan tokiko enpresak eta pertsona ekintzaileak, mikroenpresak eta startup-ak sustatzea … HUB bat, berrikuntza-zentro bat eta enplegua eta inbertsioa sortu, erakarri eta atxikitzen dituzten puntako enpresen poloa.

Udalaren ekintza estrategiko eta inbertsio horrek laguntza zuzena ematen die ekonomia sustatzeko proiektuak sustatzen dituzten pertsonei edo erakundeei, COVID-19ren ondorioengatik. Horrela, enpresa-helburuak lortzen laguntzen da, eta, aldi berean, udalerrian enplegua eta aberastasuna sortzen dira.


Getxoko Udalak 3.000.000€ bideratuko ditu

Aholkularitzarako, prestakuntzarako, sareetako lankidetzarako, trebakuntzarako, enpresa-barrikuntzarako, sustapenerako eta udalerriko sektore ekonomikoa ikusgai egoteko eta dinamizetako COVID-19 pandemiaren ondoriozko egoereari aurre egiteko, besteak beste, GetxoBonoa martxan jarteko asmoa dago (laster emongo da horren barri). Jarduera ekonomikoetatik datozen udal diru-sarreretan sartu beharreko neurriak eta balizko onura fiskalak be hartuko ditu.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu