Bizkaiko eskaut taldeen jarduerak ez dira eten

Bizkaie! 2020-05-18 13:08   Kulturea

Jarduera presentzialen ordez jarduera telematikoak egin ditue.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia osotzen daben 28 taldeek era telematikoan jarraitu dabe martxan Covi-19 pandemiak osasun-larrialdiak eragindako murrizketei aurre eginez; eskaut taldeak etenbarik dabiz egokitzen eta beren ume eta gazteakaz zein familiakaz hartu-emonetan, zailtasunak alaitasunez gainditzen saiatzeko.

Alarma-egoerearen azken hile biotan, jarduera presentzialen ordez jarduera telematikoak egin ditue eta sare sozialetan, beraz, taldeen online ekimenak ugaritu egin dira. Egin diran eskaut jarduera horreetan begiraleek, familiak, ume eta gazteak eta lehenengo begiraleek hartu dabe parte. Holan, sare sozialeetako ekintzok hainbat jarduera erregistrau ditue, besteak beste, ipuin-kontalaria, zuzeneko kontzertuak, tutorialak eta sukaldaritza-lehiaketak, CiberTxarandula pailazoakaz egindako on-line bihurrikeriak eta Vivac Challenge proban, parte-hartzaileek beren babeslekuak eregi zituen etxean.

Erantzun eta alkarreragin handiena izan dauen jardueretako bat erronkak izan dira, norbera kapaz dala eta trebetasun barriak topetako kapaz dala erakutsiz. Eskaut talde askok egin dabe formula horren alde: Etorkizuna (Ibarrekolanda, Bilbo), Goizalde (Otxarkoaga, Bilbo), Amalur eta Andra Maria (Portugalete), Zurbirrintzi (Zurbaran, Bilbo), Inurri (Durango), San Miguel (Sestao), Indautxuko Eskautuak eta Aterpe Barri ( Indautxu, Bilbo), Jaiotza
(Txurdinaga, Bilbo)...


Aste Santuko kanpaleku birtualak

Eskaut mobimentuaren ekimenak ez dira sekula eten, ezta Aste Santuan be; kanpaleku birtualak egin ditue jai egun horreetan eta ume eta gazteek sano disfrutau eben; era telematikoz parte hartu ebenek kanpamendu normal bateko egoera eta konpromisoak bizi izan zituen. Esperientzia positiboa, Ezkerraldetik sustatutakoa eta zehatz Urbegitik (Santurtzi) eta Amalurretik (Portugalete).

Jarduera ludiko horreekaz batera, eskaut taldeek etenbarik egin ditue bilera telematikoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu