Kortajarena, Itziar eta Valverde protagonista Guggenheim Bilbao Museoaren ekimenean

Bizkaie! 2020-05-18 10:40

Bildumako artelanen artean gogokoen dabenaren gainean berba egin dabe. 

Maiatzaren 18a Museoen Nazinoarteko Eguna da eta aurten ezinezkoa izango da aurreko urteetan legez Museoa doban edegitea eta horregaitik Guggenheim Museoak modu birtualean edegiko ditu ateak, Museoagaz zerikusirik ez daben alorretan upealako erantzuna izan daben hiru profesionalen eskutik.

Itziar Ituño aktore bizkaitarrak Bilborako instalazinoa aukeratu du. 1997an sortu eban Jenny Holzer artisteak 9 led zutabez osotutako obra hau Museoko Atrio ondoan dagoan txoko horretan kokatzeko. Itziar Ituño oso ezaguna da Loreak filman eta La casa de papel telesailean parte hartu izanagaitik eta bere bideoan ondoko berbakaz azaldu deusku zergaitik aukeratu dauen artelan hori: Ikusi neban lehenengo aldian berba-euria ekarri eustan gogora, goitik behera barra-barra datorrena, buzti arte.

Bere aldetik, nazinoartean aktore eta modelo legez ibilbide luzea dauen Jon Kortajarenak sarritan bisitetan dau Museoa. Bildumako lanen artean Jean-Michel Basquiat-en Napoliko gizona (1982) aukeratu izanaren arrazoiak emon deuskuz bideoan: Mezu ironikoez betetako lana da eta laurogeiko hamarkadako New Yorkeko kaleak gogorarazoten deutsuz.

Ernesto Valverde futbol jokalari eta entrenatzaile ohia orain urte asko da Museoaren Laguna eta gehien gustetan jakozan artelanen artean Anselm Kieferren lanak aukeratzen ditu, Museoan beti erakusgai dagozanak eta asko gustetan jako Gau-ordena ospetsuak (1997) izenekoa: Nor ez da holan sentidu nozono, batez be izarrez betetako udako gauetan.


Ikusi bideoak ondoko loturetan:

Jon Kortajarena

Ernesto Valverde

Itziar Ituño .


#GuggenheimBilbaoLiveBideo honeek #GuggenheimBilbaoLive ekimenaren parte dira. Martian aldi baterako ateak zarratu behar izan genduzan momentuan abiarazo genduan ekimen hori webgunean nahiz sare sozialetan, konfinamenduaren aste gogorretan inspirazinoa etxeetara helarazoteko. Alde batetik, Museoak sortu eta konpartiduten dituan bideoak plazaratu ditugu; eta bestetik, astero artistek atondutako tailer interaktiboak proposatu ditugu #MuseoaFamiliarteanBBKrekin atalean. Eduki guztiak posta elektronikoaren bidez doban jaso nahi dituanak Museoaren webgunean izena emon leike Community-n, artearen eta kulturaren inguruko Museoaren komunidadean, egun 60.000 Lagun eta Jarraitzaile baino gehiago hartzen dituana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu