Gerediagak Durangaldeko hezkuntzeari buruzko erakusketa bat antolatzeko laguntzinoa behar dau

Bizkaie! 2020-05-18 07:50   Kulturea

Ondarearen Europako Jardunaldiek 20 urte beteko ditue eta gaia Hezkuntzea eta Ondarea da.

Urteak daroaz Gerediaga Alkarteak Durangaldeko herri ezbardinetarako proposamenak lantzen. Osasun egoereak baimentzen badau, udagoienean egingo dan edizinoari begira, programearen diseinua lanean dabiz. Aurten gaia Hezkuntzea eta Ondarea da: Pentsauta ditugun ekimenen artean, bada, orain dala urte batzuetako eskola garaiko material eta argazkiak batu eta eta erakusketa ibiltari bat atontzea da. Hori dala eta, laguntzinoa eskatu eta materiala batu gura geunke; bila gabizen materialaren adibide batzuk, honakoak dira:

- Eskola giroa erakusten dituen argazkiak (70 hamarkadakoak eta atzeragokoak.)

- Eskolan erabilten ziran liburu, ariketa-koaderno, arkatz, estutxe, motxila, poltsa...

- Eskolako amantala, batak, uniformeak...

- Ofizio baten irakaskuntzari lotutako materiala (ofizio-eskoletan erabilten ziranak).

- Beste edozein

Horreetakoren baten barri eman nahi badeuskuzu, pozarren jasoko geunke: Idatzi gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora edota deitu 946818066 telefono zenbakira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu