The Saharawi Marathon: Saharar herriaren aldeko maratoi solidarioa

Bizkaie! 2020-05-18 08:12   Pil-pilean

Ez daigun basamortuan 40 urte baino gehiago konfinauta daroan herria ahaztu.

Amaidan Salah – La Maratón de un Pueblo dokumentala era edegian aurkeztu dabe (gaztelaniaz), Tindouf-eko saharar errefuxiatu kanpamentuetako bizitza eta herri honen historia Amaidan Salah Euskal Herrian erbesteratutako atletearen bizitearen eta 2019ko Saharako Maratoian izandako parte-hartzea azalduz.

Trukean ekarpen ekonomiko txiki bat eskatzen dogu, Tindouf-eko (Argelia) saharar errefuxiatu kanpamentuetan multikirol espazio bat atontzeko balio izango dauena. Honen helburua 40 urtez basamortuan azpiegiturarik barik daroan herriari aurrera egiteko aukerea emotea da, saharar ume eta gazteen osasun eta heziketearen bultzatzaile bihurtuko dan eta olgeten eta kirolaren bitartez balio personalak ikasteko balio izango dauen asteburu pasarako gune bat sortzea, hain zuzen be. Proiektua aurrera eroateko 11.550€ behar dira, Rabuniko kanpamentuetako uriburu administratiboan espazioa moldatzeko beharrezkoak diran materialak erosi eta instaletako. Ekarpenak Tolosaldea Sahararekin alkartera egin daitekez, izan be, horreek bitartekaritza lanak egingo dituelako batuko dan dirua Kooperazinorako Saharar Ministeriora bialtzeko, ondoko baliabideak erabiliz:


*Banku-transferentzia*

Kontu-korrontearen zenbakia (IBAN): ES45 2095 5081 93 1062503346 (Kutxabank)

Titularra: Tolosaldea Sahararekin.

Kontzeptua: Maratón Solidario.


*Bizum*

Tolosaldea Sahararekin (“Emon” esteka).


Jarraitu ekimena eta emon zure eretxia proiektuaren Facebook orrian hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu