Bingen Zupiriak azalpenak emon ditu orain arte hartutako neurriak azaltzeko
2020-05-15 13:22 KultureaEusko Legebiltzar-ean emon ditu azalpenok.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin dau gaur Eusko Legebiltzarreko Diputazino Iraunkorrean, Covid 19ak kulturearen, hizkuntza-politikearen eta kirolaren arloetan sortu dauen egoerearen aurrean bere Sailak hartutako neurriak azaltzeko. Agerraldia berak eskatuta egin da eta sailburuak mueta biko neurriak zehaztu ditu: krisialdi honek aitatutako arloetan izango dituan ondorioak aztertzekoak eta bigarrenik, krisiaren ondorioak arintzeko abian jarritakoak.
Kulturearen arloari jagokionez, Zupiria sailburuak balioa emon nahi izan deutso Osasun Larrialdia eta Alarma Egoerea deklarau baino lehenagotik kultur sektore ezbardinakaz eta gainerako erakundeakaz izandako etenik bako komunikazinoari. Sektoreko ordezkariakaz eta kultur erakundeakaz izandako bilerak zehaztu ditu. Era berean, Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, uriburuetako alkateak eta Eudel Hakobaren barruan batu dirala azaldu dau, egungo egoereari erantzun bateratua emoteko. Azkenik, adierazo dauenez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hainbat bilera egin ditu Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioagaz eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuagaz.
Neurriak kulturearen arloan
Kulturaren arloan bultzatutako neurri zehatzei dagokienez, sailburuak honako hauek nabarmendu nahi izan ditu: Krisiaren eraginaren dimensinoari buruzko datuak izateko asmoz, Kulturearen Euskal Behatokiaren bidez inkesta bat egin jake sektoreko langile eta sortzaileei. 243 eragilek erantzun deutse inkesta horri.
Eusko Jaurlaritzeak kultura arloko langileei zuzendutako aholkularitza zerbitzua jarri dau martxan; zerbitzu honen helburua da Covid 19ak eragindako krisiaren ondorioei aurre egiteko martxan jarritako laguntza eta neurriei buruzko informazino guztia hurreratzea. Zerbitzua Kulturklik Pro plataformearen bidez eskaintzen da eta tresna bi eskaintzen ditu: banan-banago aholkularitzea eta kultur sektore ezbardinetako profesional eta eragileei zuzendutako gida bi.
Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako Kulturako langileentzako laguntza-programea izenburukoak 2,5 miloe euro bideratuko ditu profesional horreen jarduera ekonomikoa arintzeko, askok kultura-jarduerea bertan behera itxi edo atzeratu behar izan dabelako. Aste honetan iragarri bezela, beste miloe bi euro bideratuko dira kulturearen arloko mikroenpresei zuzendutako laguntza-deialdi batera, enpresa horreen egiturazko gastuei aurre egiten laguntzeko.
Eusko Jaurlaritzeak, Elkargiren bitartez, autonomoentzako eta enpresentzako likidezia funtsera joteko aukerea eskaini dau. Azken datuen arabera, 406 finantziazino eskaera jaso dira kultura eta kirol arloan, eta oraingoz 177 onartu dira (8,5 miloe euroko balioa izango dabe).
Justizia eta Lan Sailaren bidez, ERTEen kudeaketeari erantzun jako. 562 eskaera aurkeztu dira kultura-sorkuntzeagaz, arte-sorkuntzeagaz eta ikuskizunakaz lotutako jardueretan. Era berean, liburutegietatik, artxiboetatik, museoetatik eta beste kultura-jarduera batzuetako enpresetatik jasotako beste 121 eskaerari erantzun jake.
Sailburuak azpimarratu dau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eutsi egin deutseela kultura-sorkuntzarako deialdi guztiei eta egoera barrira egokitzeko lanean dabizela.
Kulturearen konsumoari jagokonez, Kultura Sailak eLiburutegiaren eskaintzea indartu dau, eskariaren hazkunde handiari erantzuteko (mailegu digitaletarako lizentzia barriak erosi eta eLiburutegiaren lantaldea indartu dau).
Liburutegi publikoetako liburuen erosketea handitzen doa, hurreko liburu-denden bitartez. Euskerazko liburuak edo Euskadin argitaratutakoak erosteari emongo jako lehentasuna. 2019an, 680.000 euro bideratu ziran liburuak erosteko, aurten 900.000 euro.
Etendako kultura-jarduerea berreskuratzeko edo aurten diruz lagundutako jardueren kostuen zati bat finantzietako lanean dabil Eusko Jaurlaritzea eta kostu horreek datorren urtera atzeratuko litzatekez.
Etxepare Euskal Institutuak be bere jarduera egungo egoerara egokitzeko lan egin dau.
Hizkuntza politikea
Sailburuak honako ekimenak nabarmendu ditu: HABEk egoera barrietara egokitu dau euskaltegien jarduerea eta euskaltegiak berriro martxan jarteko plan bat diseinau dau.
HABEk hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko egutegia berretsi eta bagilaren 12tik aurrera aurrez aurreko azterketak egingo dira barriro.
Euskaraldiaren bigarren edizinoa zemenditik aurrera egin daiten lan egin da, ekimena hasi aurreko prozesua egungo beharretara egokituz. 'Etxealditik Euskaraldira' ekimena abian jarri da.
Eusko Jaurlariteza EITBgaz lanean dabil euskerazko ikus-entzunezko eduki barriak eskaintzeko, bereziki eskola-eremutik kanpo euskereagaz loturarik ez daben umeentzat pentsauta.
Eremu Sozioekonomikorako Euseaeraren Plan Estrategikoa egokitzeko lanean dabil Eusko Jaurlaritzea.
Azkenik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzea lanean dabil diru-laguntzino deialdiak egungo egoerara egokitzeko.
Azkenik, Zupiria sailburuak azaldu dauenez, jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruan, besteak beste, honako ekimenak jarri dira martxan:
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzeak hurrekotasun eta interes handienagaz erantzun deutsee sektorearen arduei, maila guztietan: federazinoak, klubak, enpresak, instalazino publikoak eta pribatuak eta gainerako erakunde publikoak.
Berrogeita hamar bat bilera egin dira egoerearen diagnostikoa egin eta konponbideak topetako.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzeak federazino guztiei eskatu deutse egoereari buruzko azterketa bat egiteko.
Federazinoei zuzendutako diru-laguntzino deialdiak aurreratu dira, 47 euskal federazinoek likidezia izan deien egoera honetan.
Federazinoen lizentzien ordainketei buruzko txosten bat egin eta federazinoen esku jarri da, osasun-larrialdi honetan erispide bateratuak izan deiezan.
Federazinoen hauteskunde-prozesuei jagokenez (2020an egin behar ziran), 2021eko bnagilera arte luzatu da epea.
Eusko Jaurlaritzea lanean dabil kirol-alkarte eta klubek Elkargik eta Eusko Jaurlaritzeak sortutako finantziaketa-funtsaren bigarren fsean parte hartu ahal izan deien.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!