Bilbo, Gasteiz eta Donostia uriburuetan ez da aurten jairik ospatuko

Bizkaie! 2020-05-15 12:45   Pil-pilean

Hiru alkateek aho batez hartutako erabagia da.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Eneko Goia Donostiako alkateak gaur goizean adostu dabe jentaurrean adierazotea ezinezkoa izango dala uriburuetako jaiak ospatzea.

Hiru alkateek, lehendakariagaz, Eusko Jaurlaritzako sailburuakaz eta hiru lurralde historikoetako ahaldun nagusiakaz egindako azken batzarren ostean, COVID 19-ak Euskadin sortutako egoerea eta kalean jarduerak egiteko eta urietan jente asko batzeko ekitaldiak ospatzeko Osasun Publikoak ezarritako mugak be balorau ditue. Aukera guztiak aztertu ostean, EAEko uriburuetako alkateek erabagi dabe Aste Nagusirik ez ospatzea aurten eta uri bakotxeko udal lantaldeakaz eta gizarte eta kultur eragileakaz lan egitea, 2020ko udan kultur, arte eta aisia jardueren egutegi bat atontzeko.

Hiru uriburuen erabagia bat dator, jai eta kultur ekitaldiak ospatzeko Eusko Jaurlaritzearen erispideakaz eta Eudelen barruan onartutako aholkuakaz, baita osasun publikoa bermatzeko ezarri beharreko mugakaz be.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adostutako erabagia berretsi dau: Zuhurrena eta zentzuzkoena da. Ez da gutako inork gura ebana, baina argi daukagu lehenengo kontua osasuna dala. Personak dira ardatz. Bilbok beste jarduera batzuk izango ditu bagilean, garagarrilean, abuztuan eta irailean. Alternatibak landuko ditugu, poza, jaia, artea, umore ona eta dibersinoa gure kaleetara eta gure bizitzetara itzuli daitezen. Gora Marijaia! Gora Aste Nagusia! Gora Bilbo!'

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu