Maiatzaren 25ean berrekingo jako ikasturteari

Bizkaie! 2020-05-15 08:49   Pil-pilean

Astebeteko atzerapena, beraz, 18tik 25era.

Eusko Jaurlaritzeak astebete atzeratu dau, maiatzaren 25era, aurrez aurreko eskoletara bueltetea DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat, hezkuntza-komunidadean tensinoari eta duda juridikoari aurre egiteko.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeroaileak zehaztu dauenez, egokia da ikasgelak edegiteko eguna astebete atzeratzea, Espainiako Gobernuak oraindino ez dituelako arau batean jaso itzulera horretarako berme juridikoak. Duda juridikoak dagoz, hasierako alarma-egoereak ez eban aukera hori aurreikusten. Erkorekaren eretxiz, Hezkuntza Sailak, hezkuntza-eragileakaz izandako alkarrizketetan, ez dau jaso itzulera-planaren kontrako jarrerari eta alde guztiek baldintza bi eskatu ditue: osasun-bermeak eta berme juridikoak egotea.

Osasun-bermeei jagokenez, Jaurlaritzako bozeroaileak azaldu dau osasun-protokoloa badagoala egon, oso landua, sakona eta sendoa, eragile guztiek jaso dabe eta ikastetxeetara bueltea kudeatzeko balio dauena.

Berme juridikorik, ostera, ez dago gaur egun eta Erkorekak azaldu dauenez, alarma-egoerea luzatzeko maiatzaren 8ko dekretuko 4. artikuluak ezartzen dau Espainiako Gobernuak autonomia-erkidegoakaz hitzartzeko aukerea izango dauela, alarma-egoeran ezarritako baldintzak aldatu, zabaldu edo murrizteko. Kontua da ze Hezkuntza-arloan Espainiako Gobernuagaz adostutakoak ez dauela ekarri oraindino arau juridiko argi, bideragarri eta ulergarririk. Akordioa egon badago, baina ez dago zehaztuta Euskadiren planteamenduak ze irismen izan leiken.

Sindikatuen jarrerea ondokoa da: Ikastetxeetara bueltau aurretik segurtasun neurriak adostu behar dira; eskolara bueltetako prozesua azkarregi doa eta aurreikuspenen arabera, ez da egongo danontzako termometro, maskara eta pantailarik.

Ikastetxeek askatasuna eben erabagiteko aurrez aurreko eskolak berreskuratuko zituen ala ez eta prebentzinorako hainbat neurri egozan ezarrita koronabirusaren kutsadureari aurre egiteko. Sindikatuek eta familiek itzulerea dudan jarri eta greba deialdiak eta enparauak be deituta dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu