MU-k miloe bi euro erabiliko ditu COVID19aren krisiak kaltetutako ikasleentzako
2020-05-14 09:19 Pil-pileanHelburua da inor MU-n ikasi barik ez geratzea koronabirusaren eraginagaitik.
Mondragon Unibersidadeak ezohiko finantzaketa-plan bat aktibauko dau datorren ikasturtean. Miloe bi eurorainoko finantzaketa-funts bat izango da, koronabirusaren inpaktuak eragindako familia guztientzat. Plan barriaren helburua da inor Mondragon Unibersidadean ikasi barik ez geratzea koronabirusaren eraginagaitik edo beste edozein arrazoi ekonomikogaitik.
Mondragon Unibersidadeak badau orain urte batzuetatik Bekabide izeneko programa bat, gizarte-irisgarritasunari eta ikasketetarako finantzaketeari buruzkoa. Programa horrek 530 ikasle eta familia baino gehiagori lagundu deutse azken 3 urteetan. 19/20 ikasturte honetan, MU-k Bekabide programea indartu dau, COVID-19ren krisiak eragindako ikasleei eta euren familiei zuzendutako ikasketak finantzietako ezohiko neurrien bidez. Ezohiko finantzaketa-plan barri horreek modu personalizatuan dabiz erantzuten krisi honen eragin ekonomikoa sufridu daben familiek egindako eskaera guztiei. Finantzaketa-esparruak barrubatzen ditu matrikula-kuoten ordainketan geroratzeak, interesik eta errekargurik barik eta familia-egoera bakotxaren bilakaerearen arabera, ordainketak ikasketak amaitzetik harago geroratzeko aukerea.
20/21 ikasturterako diseinautako plan barriak bi bider biderkatzen dau programa arruntaren dimensinoa eta, beraz, familia onuradunen kopurua bikoizteko gaitasuna izango leuke. Datozen hileotan ekonomiak izango dauen bilakaerearen ziurbakotasuna dala eta, Mondragon Unibersidadeak ikasketen finantziaketarako programen berezko baliabideak zabaldu eta Mondragon Unibersidadean ikasi nahi dauen edozeinek ikasteko aukerea izango dauela ziurtatuko dau.
Bestalde, MU-k programa duala eta txandakakoa dinamizetan ditu, enpresa aliatuakaz lankidetzan. Programa horreek ikasketetarako laguntza-bekak dira eta gaur egun 1.300 ikasle inguruk jasoten ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!