Orain 40 urte, 1980ko maiatzaren 14an, Martin Zabaletak Everesteko tontorra zapaldu eban
2020-05-14 08:26 KirolaHernaniarra lehenengo euskalduna izan zan munduko tontorrik altuena (8848 m)zapaldu ebana.
Martin Zabaleta
Pasang Temba
1953an, Zeelanda Barriko Edmund Hillaryk eta Tenzing Norgay sherpak egin eben bidetik, Hegoaldekotik egin eben tontorra Martin Zabaletak eta Pasang Tembak. Munduko tontor altuena zapaldu eban lehenengo euskalduna izan zen Zabaleta.
Urte batzuk lehenago Tximist espedizinoa ez zan tontorrera heldu baina urte batzuk aurrerago, 1980. urtean, hain zuzen be, 12 kideko taldea, Euskal Espedizinoak beste saiakera bat egin eta orduan bai, tontorra zapaldu eben.
Martin Zabaleta izan zan munduko tontorrera igon eban lehenengo euskalduna, baina ez zan bakarrik joan. Euskal Espedizinoa, 12 lagunekek osotu eben: Martin Zabaletagaz batera, han izan ziran lehenago Tximist Espedizinoan izandako Luis Maria Saenz de Olazagoitia Petxu, Angel Rosen, Felipe Uriarte, Ricardo Gallardo, Juan Ignacio Lorente, Ramon Arrue, Xabier Erro, Javier Garaioa, Emilio Hernando, Kike de Pablos, eta J. Urbieta Takolo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!