Kontsumobidek prestakuntza-baliabideak dituan webgune bat zabaldu dau ikasleentzat

Bizkaie! 2020-05-13 09:11   Pil-pilean

Webgunea tresna bat gehiago da gure eskubideak ezagutu eta sustatu daiguzan.

Kontsumobide Konsumoko Euskal Institutuak webgune bat jarri dau abian euskeraz eta gaztelaniaz, ikasleentzat askotariko prestakuntza-baliabideak batzen dituana. Material hori Kontsumobidek Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastián urietako bere prestakuntza-zentroetan egiten dituan ikastaro eta tailerren bildumea eta egokitzapena da, izan be, zentro horreek zarratuta dagoz orain, Covid-19 pandemiak eragindako krisiagaitik.

Webgunean, askotariko infografiak dagoz, askotariko konsumo-gaien arabera sailkatuak: IKT arloa, jasangarritasun arloa, publizidadearen arloa, etiketatze arloa, elikadura arloa, konsumoko oinarrizko eskubideak, finantzen arloa eta lanbide-heziketea. Gainera, hezkuntza-premina berezietara egokitutako konsumo-erronka bi dagoz, erosketei eta elikadura-segurtasunari lotuta. Infografia bakotxa aukeratu eta klik eginez, bideoak, olgetak, testa, oinarrizko informazinoa eta bestelakoak eskuratu daitekez.

Helburua da ikasleen, ikastetxeen eta hezkuntzako profesionalen eskueran jartea aurrez aurre landu izan diran prestakuntzarako bitartekoak. Edozelan be, webgune hau tresna bat gehiago da gure eskubideak ezagutu eta sustatu daiguzan, konsumitzaileak garen aldetik, eta edozeinek erabili leike.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu