'Ez da ikastetxeetara itzuli behar berme juridiko eta segurtasunekorik barik'
2020-05-13 08:42 Pil-pileanDatorren astelehenean, maiatzaren 18an bueltauko dira ikasgeletara.
Datorren astelehenetik, maiatzaren 18tik aurrera, ikasgeletara mailaz maila itzultzeari buruzko azken informazinoen aurrean, EHIGE, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazinoak honako hau adierazo nahi dau:
- Ikasgeletara lehenbailehen itzuli behar dala uste dogu. Itzulera hori berme juridikoakaz eta segurtasun-neurriakaz egin behar da eta momentu honetan aitatutako baldintzak ez dira beteten.
- Administrazinoari eskatzen deutsagu lantzen dabilen segurtasuneko esparru-plana helarazoi daiala ahalik eta azkarren ikastetxeetara, horreek beren errealidadera egokitu ahal izan deien. Ikastetxeko plan hori eskola-kontseiluak adostu behar dau.
- Urrutiko irakaskuntzeak ohiko bideari jarraitzen deutso, alarma-egoerea ezarri zanetik irakasleek eta ikasleek familien laguntzinoagaz egiten daben lanari esker.
EHIGEren eretxiz, ez da ikastetxeetara itzultzea planteau behar berme juridikorik eta segurtasunik ez dagoan bitartean.
Kontuak kontu, Eusko Jaurlaritzeak ikastetxeen erabagiteko autonomiaren alde egin dau, maiatzaren 18tik aurrera eskola presentzialetara itzultzea finkatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!