Retabet Bilbao Basket Abusuko Udal Kiroldegian entrenauko da

Bizkaie! 2020-05-13 08:23   Kirola

Maiatzaren 13an hasiko ditue entrenamenduak.

Bilboko Udalak klubaren esku jarri ditu instalazino horreek, taldeak Bilbao Arenan dauen ohiko entrenamenduetarako lekua barriro erabilgarri egon arte.

Kirol Kontseilu Gorenak ezarritako protokolo eta arauen arabera, Bilboko kluba arduratuko da osasun-segurtasuneko, garbiketako eta instalazinoak desinfektetakoo neurriak beteteaz.

Bilboko Udalak RETAbet Bilbao Basketen esku jarri dau Abusu Kiroldegiko saskibaloi-kantxea, Bilboko taldeak, eguaztenean hasita, maiatzaren 13an, entrenamenduei barriro ekin daiotxen, arauak horretarako aukerea emoten dauela kontuan hartuta.

Retabet Bilbao Basket taldeak protokolo zorrotza atondu dau, CSDk eta ACB ligak egoera barrira egokitzeko ezarritako jarraibideak betez, arriskuak gitxitu eta langileen segurtasuna bermatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu