Zanguango Teatro, Barsanti, Kukai, Iñaki Rikarte eta Fernando Bernues dira euskal ordezkariak
2020-05-12 11:48 KultureaXXIII. Max Sariak Malagako Cervantes Antzokian emongo ditue irailaren 7an.
Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak, gaur, 2020ko maiatzaren 12an, prentsa ohar honen bidez, aditzera emon ditu XXIII. edizinoan lehian izango diran 19 kategorien finalistak. SGAE Fundazinoak antolatutako sarien helburua gure Antzerki eta Jantza profesionalen talentua suspertzea eta saritzea da, baita denporaldiko ikuskizunak sustatzea be.
Aurten izena emon daben 386 ikuskizunetatik 159 hautagai izan dira; horreetatik 35 ikuskizun azken fasera heldu dira, danetara 60 finalista batuz; horreen artean Barsanti Konpainia eta Zanguango Teatro euskal taldeak ditugu, Kale Gorrian/Deshaucio eta Al otro lado lanakaz, hurrenez hurran, Kale ikuskizun Onenaren Sarirako finalistak; bide batez, Kukai Jantzak Gauekoak lanagaz Jantza ikuskizun Onenaren Sariari eusten deutso. Bestalde, Iñaki Rikarte aktore eta zuzendari arabarra Eszenako zuzendari Onenaren Sarirako finalista dogu Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionaleko El desdén con el desdén lanagaitik eta Fernando Bernués donostiarrak, Espazio eszenikoko diseinu Onenaren Saria eskuratu leike Kukai Jantzearen Gauekoak-en kokapenagaitik.
Arte Eszenikoen XXIII. Max Sarien irabazleak irailaren 7an jakinarazoko ditue Malagako Cervantes Antzokian egingo dan ospakizun-galan, Malagako Udalaren babesari esker.
Lehiaketarako 19 hautagaitzez gan, 3 sari berezi emongo dira: Ohorezko Max Saria, Arte Eszenikoen ekarpenagaitik, banaketeagaitik eta persona baten ibilbidea sarituko dauena; Max Afizionatua edo Izaera Sozialeko Saria, integrazinoaren eta gizarte-proiekzinoaren aldeko proiektuak batzen dituana eta Arte Eszenikoei ekarpen bikaina egiten deutsen konpainia afizionatuak batzen dituana; eta Publikoaren Max Saria, ikusleen kopuru handiena lortzen dauen ikuskizunari emongo jakona, #VotaMax online aplikazinoaren bidez.
Azken urteotan, Arte Eszenikoen Max Sariak sektorearen erreferente legez finkatu dira, gero eta jarraitzaile gehiago lortu ditue eta mueta guztietako eta lurralde ezbardinetako konpainien interesa piztu dabe Espainian. Azken edizinoa 2019ko maiatzaren 20an egin eben Valladolideko Calderón Antzokian eta 3.000 profesional inguruk parte hartu eben; 359 ikuskizunek emon eben izena.
1998tik SGAE Fundazinoak antolatuta, Max Sariak, Joan Brossa (Bartzelona-1919/1999) poeta eta artista plastikoak diseinauko eskultura ikur eta ha gerraosteko Estaduko artearen kolektibo barritzaileetako baten bultzatzailea izanik, gure Arte Eszenikoen arloko autorpenik zabalena bihurtu dira urte honeetan.
Arte Eszenikoen Max sarien XXIII. edizinoaren batzorde antolatzailea Arte Eszenikoen arloko ospe handiko profesionalek osotzen dabe: Juan Luis Mira antzerkigilea eta zuzendaria, SGAE Fundazinoko Arte Eszenikoen zuzendari instituzionala; Oscar Castaño 'Garbitxu', antzerkigilea, zuzendaria eta Euskadiko SGAE Lurralde Batzordearen presidentea; Paloma Pedrero, antzerkigilea eta zuzendaria; eta Zuzenbide Handiko Alkargoaren ordezkaritzan, Eduardo Galán antzerkigilea eta produktorea, Yolanda García Serrano eta Alfonso Zurro antzerkigile eta zuzendariak eta, Daniel Doña jantzagile eta jantzaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!