Artium Museoa: #Bildumabaterakohastagak
2020-05-12 09:25 KultureaHelburua Bildumako ondare artistikoa balorean jartea da.
Gasteizeko Artium Museoak bere kolaboratzaile, artista, curator, bitartekari eta publikoari Bildumako lan bat aukeratu eta horretarako Hastagh propioak zehaztea eskatzen deutson proiektu bat da hau.
Helburua Bildumako ondare artistikoa balorean jartea da. Artium Museoaren bilduma ondare-funts publiko aparta da, ia 2.400 artelanez osotua. Funts horreen corpusak hogeigarren mendeko lanak eta egileak batzen ditu, berrogeita hamarreko hamarkadatik gaur egunera arte egindako lanak batez be.
Bilduma honen berezitasunak zehazten dau Museoaren eginkizuna, funtsezko ekipamendua baita azken hamarkadetan Euskal Herrian eta estadu espainiarrean jorratutako praktika artistikoetara hurreratzeko.
#Bildumabaterakohastagak #ArtiumMuseoKonektatua proiektuan txertatzen da.
- Ana Arregik Itziar Okarizen lan bat aukeratu dau: Variations sur la même t'aime, 1992. Itziar Okariz (Donostia, 1965). Kutxa Fundazinoaren gordailua. Katalogoan ikusi.
- Aingeru Torrontegik Juncal Ballestinen lan bat aukeratu dau: Hibernando, 1985. Juncal Ballestín (Vitoria-Gasteiz, 1953-2015). Artium Museoko Bildumea.
- Beatriz Setienek Alfonso Cortazarren lan bat aukeratu dau: Sin título, 1988. Alfonso Gortázar (Bilbao, 1955). Artium Museoko Bildumea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!