Social Antzokiko bezeroek ez dabe dirurik galduko
2020-05-08 12:28 KultureaBasauriko Social Antzokiak YouTubeko kanal bat zabaldu dau.
Koronabirusarn aurrerapena eusteko asmoz, Basauriko Udal Kultur Etxearen menpeko kultur ekipamenduak zarratuta dagoz. Azpiegiturak eta zerbitzuak barriro edegiteko aurreikusitako datarik ez dagoanez, Udal Kultur Etxeak ondoko neurriak hartu ditu Socialen lagunen ordainketa, ikastaro zein tailerrei jagokenez.
Socialen lagunen ordainketak
Urteko bonoa pagau daben lagunei zati proportzionala bueltauko jake antzokia zarratu zanetik (Martiak 13) barriro edegiten dan arte. Zarratzeko epea amaitzen danean, itzultzeko mekanismoa ezarriko da.
Bertan behera itxitako ikuskizunei jagokenez, sarrerak erosketea egiteko erabilitako modu berean bueltauko dira: internet bidez erositakoak, zuzenean bueltauko dira sarrerea erosteko erabilitako txartelera eta antzokiko lehiatilan erositakoak, barriz, lehiatilan bertan bueltauko dira barriro be edegiteko aukerea dagoanean.
Areto erreserbak
Areto erreserben kasuan, ordaindutako kopuruak zarratze-aldia amaitzen danean itzuliko dira.
Tailerrak, ikastaroak eta programautako bestelako jarduerak
Emon bako zerbitzuen zati proportzionala bueltauko da. Zenbatekoak itxialdia amaitzen danean pagauko dira.
Social Antzokiak YouTubeko kanal bat zabaldu dau
Etxealdian zehar herritarrei kultura-aisialdia eskaintzeko asmoz, apirilaren 14tik martxan dago Social Antzokiak YouTuben abiarazotako kanala. Antzokia barriro inaugurau ebenetiktik (1993ko maiatzaren 29an) handik igarotako antzezlanak, kontzertuak, jantzaldiak eta konpainien lanak jarri ditue ikusgai plataforma horretan. Programazinoa Facebooken, Twitterren eta Social Antzokiaren webgunean be ikusi ahalko da. Hasteko, kontzertu bi, Charles Chaplinen film bat eta Pepe Rubienesen antzezlan bat jarri ditue ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!