Bertan behera itxi dabe Plentziako Nazinoarteko Metraje Laburreko Film Lehiaketea

Bizkaie! 2020-05-06 13:13   Zinemea

IX. Mikrofilm Lehiaketarik ez da izango aurten.

Gabon ohikoaren ordez Egun on esatearena komunikatu hau irakurteko trantze aspergarria pasau nahi ez dauenarentzat ohar txikia besterik ez da. Paragrafo honetatik harago irakurri nahi ez dozuenoi, lau berba: bederatzigarren edizinoa bertan behera.

Arratsalde eta gau ederretako jaialdia izan da Mikrofilm, ezagun zein ezezagunen arteko topaketea, urruntze araurik barik eta modu nasaian tensino onaz -gidoi on batek eragiten dauenaz- alkarregaz gozetako sortua. Zoritxarrez, aurtengo tensinoa eta fikzinoa alde batera itxi eta benetan kalte egiten, suntsitzen etorri dan Mikroorganismo batek jarri dau, bai, paradoxikoki gu berrerosteko edo hobetzeko be aukerea emon leiskiguna, baina batek daki...

Azken eskaera bat. Behin komunikatu hau irakurrita eta kalera urten aurretik pasau zaitez komunetik, gogoratu 45 segundoan eskuak garbitzea, ez zaitzala nahasteak atrapau eta serieko Mikro-hiltzailearen konplize bihurtu. Gaizkile ala polizia, zeuk aukeratu. Halan eta guztiz be, gustukoa izango dozu aukeraketa mueta hau, bestela lehenengo paragrafoa baino ez zeunken irakurriko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu